Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko otsailaren 17koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 928
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/02/17
- Argitaratze-data: 2017/02/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-kentzea formalizatzen dut:
Lehenengoa. Juan Luis Diego Casals jauna Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultur eta Sortze Industrietako aholkulariaren kargutik kentzea (5290 kodea, 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargutik kentzeak 2017ko otsailaren 17tik aurrera izango ditu eraginak. Kargutik kentzearen eguna, betiere, zerbitzuak emateko azken egunarekin bat etorriko da.
Hirugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 17a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.