Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko martxoaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1413
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/08
  • Argitaratze-data: 2017/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 26.3.a) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak 2017ko otsailaren 1ean eman zuen Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2017ko otsailaren 13ko EHAA, 30.zenbakia), honako hau

Lehenengoa. Alfonso Sanz Araujo jauna Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari izendatzea. Lanpostuaren datuak: kodea: 511786; dotazioa: 5; destino-osagarria: 29, osagarri espezifikoa: 0-A.

Bigarrena. Izendapenak 2017ko martxoaren 9tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 8a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.