Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko ekainaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Basauri udalerriko Sarratun, 65 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 3171
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/07
  • Argitaratze-data: 2017/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen du. Hori, Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen da.

  2. 2008ko abenduaren 10ean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Basauriko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Basauriko Sarratu I arearen hirigintza-kudeaketarako. Ondoren, 2012ko apirilaren 24an, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Basauriko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, Basauriko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan sarbidea izan dezan.

  3. Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2014ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, babes ofizialeko behin-behineko kalifikazioa eskuratu zuen Basauri udalerriko Sarratuko 65 babes ofizialeko etxebizitzako sustapenak. Sustapen hau Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. (Visesa) baltzu publikoak sustatzen du, eta EB2-1760/14-LC-000 da bere espediente zenbakia. Etxebizitza horietako hiru, bi logelakoak, 61,72 m²-ko azalera dutenak, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokituta daude. Gainontzeko 62 etxebizitzetatik 22 bi logelakoak dira, eta 52,29 m² eta 62,61 m² bitarteko azalerak dituzte, eta 40 hiru logelakoak dira, eta 75,96 m² eta 79,22 m² bitarteko azalerak dituzte. Etxebizitzak lagatzeko araubidea azalera-eskubidea izango da.

  4. Sustapen horretako etxebizitzetatik 12 esleipen-prozedura orokorretik kanpo utziko dira, Basauriko Hirigintza eta Etxebizitza Gaietarako Sozietate Publikoak 2017ko ekainaren 5ean egindako eskaera aintzat hartuz. Kanpo utziko diren etxebizitzak, behin-behineko kalifikazioaren arabera 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36 eta 37 zenbakiak dauzkatenak izango dira; zortzi bi logelakoak eta lau hiru logelakoak.

  1. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari dagokio honako agindu hau ematea, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak emandako etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  2. Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 18. artikuluan jasotzen denaren arabera, lehen eskualdatzeko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu behar direnean, bizikidetza-unitatea osatzen duen titularretako bat gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egongo da, kasuan kasuko araudiak ezarritako gutxieneko antzinatasunarekin.

  3. Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatuko diren urteko diru-sarrera haztatuen mugak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Aginduan ezarritakoak izango dira.

  4. 39/2008 Dekretuaren 22. artikuluan jasotzen denaren arabera, diru-sarrerei dagokienez kontuan hartu beharreko epealdia honako hau izango da: zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren, esleipen-prozedurari hasiera emateko aginduaren argitalpen-dataren aurreko azken zergaldia.

  5. Arestian aipaturiko 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezartzen du, pertsonek edo bizikidetza-unitateek babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozeduretan parte hartzeko, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta egon beharko dutela. Baldintza hau betetzen dela ulertzen da baldin eta agindu hau argitaratzen den datan Etxebiden erosketako eskatzaile moduan alta emanda badaude. Baldintza hori betez gero, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatzeko eskaeran adierazitako udalerrietan zein horien eremu funtzionaletan egindako esleitze-prozeduretan parte hartu ahal izango dute, hori eragozten duen arau- edo hitzarmen-xedapenik ezean.

  6. Agindu horretan honako hau ere esaten da: prozeduran sartzea borondatezkoa izango dela, eta hasiera aginduan zehaztutako epean eta bitartekoaren bidez egin beharko dela. Etxebizitza egokitua eskuratzeko interesa ere adierazi ahalko du mota horietako etxebizitzak esleitu gabe geratuz gero.

  7. Esleitzeko modua egoeren araberakoa izango da: prozeduran sartutako eskatzaile kopurua sustapeneko etxebizitza kopurua baino handiagoa bada, esleipena notarioaren aurreko zozketa publiko bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 31 eta 41 bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera. Aldiz, etxebizitza kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta etxebizitzak 42 eta 44 bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera esleituko dira.

  8. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuta, prozedura honetan bost kide baino gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute parte hartu.

    Aipatutako lege-xedapenak eta oro har gai honetan erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Basauri udalerriko babes ofizialeko 65 etxebizitzen esleipenari hasiera ematea; udalerri hori Bilbo metropoliko eskualde egituran kokatzen da. Etxebizitzetatik 12 esleipen-prozedura orokorretik kanpo utziko dira, Basauriko Hirigintza eta Etxebizitza Gaietarako Sozietate Publikoak 2017ko ekainaren 5ean egindako eskaera aintzat hartuz.

Kanpo utziko diren etxebizitzak, behin-behineko kalifikazioaren arabera 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36 eta 37 zenbakiak dauzkatenak izango dira; zortzi bi logelakoak eta lau hiru logelakoak.

Bigarrena. Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea azalera-eskubidea izango da.

Hirugarrena. Esleipen prozeduran honako pertsona edo bizikidetza unitate hauek parte hartu ahal izango dute: agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan altan egon eta erosketa eskatzen dutenek, betiere, bertan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Laugarrena. Izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Basauri izan beharko da, horrela jasotzen baita 2008ko abenduaren 10ean sinatutako hitzarmenaren zortzigarren klausulan.

Bosgarrena. Etxebizitzaren titular izango diren pertsonetako batek 2 urtez Basaurin erroldatuta egon dela egiaztatu beharko du, agindu hau argitaratzen den datan, horrela jasotzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Basauriko Udalak 2012ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmeneko seigarren klausulan.

Seigarrena. 2015. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten desgaituak edo desgaitu psikikoek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima direnek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.

Zazpigarrena. 5 kide edo gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute honako esleipen-prozedura honetan parte hartu.

Zortzigarrena. Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izango dute agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan agindu honetan eta aplikatu beharreko arauetan aurreikusten diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek eta unitateek, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan erosketa-erregimenean inskribatuta badaude. Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza unitateek sustapen honetako esleipen prozeduran parte hartu nahiko balute, 2017ko ekainaren 26a eta uztailaren 10a bitartean (biak barne) dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute:

Aurrez aurre: Zuzenean-Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzua, Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao.

Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao.

Bederatzigarrena. Sustapeneko etxebizitzetatik hiru, 61,72 m²-ko azalera dutenak, mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonei egokituta daude, etxebizitzak bi logelakoak dira. Etxebizitza horiek mugikortasun mugatu iraunkorra duen pertsona bat dagoen bizikidetza unitateen artean esleituko dira.

Etxebizitza horiek honako ordena honetan esleituko dira: lehenik eta behin, egokitutako etxebizitzak gurpil-aulkian dauden pertsonei esleituko zaizkie, gero bi makulu nahitaez behar dituzten pertsonei eta, azkenik, 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskinaren D) eta H) bitarteko paragrafoekin lotuta, 7 puntu edo gehiago dituztenei.

Hamargarrena. Egokitu gabeko 50 etxebizitzetatik 14 bi logelakoak dira, eta 52,29 m² eta 62,61 m² bitarteko azalerak dituzte, eta 36 hiru logelakoak dira, eta 75,96 m² eta 79,22 m² bitarteko azalerak dituzte. Etxebizitza horiek, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuta esleituko dira.

Hamaikagarrena. Honako agindu hau argitaratu ondoren, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroari jakinarazitako bizikidetza unitateen aldaketak ez dira kontuan hartuko, egun hori baino lehen eman badira ere, indarrean dagoen araudiak ezartzen duen honako hau salbu: ezkontza bidez elkartuta edo Elkarketa Zibilen Erregistroan inskribatuta dauden pertsonek babes ofizialeko etxebizitza eskuratzekotan elkarrekin izan beharko duela.

Hamabigarrena. Eskatzaileen kopurua sustapeneko etxebizitzen kopurua baino handiagoa denean, esleipena notarioaren aurreko zozketa bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 31 eta 41 bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera.

Etxebizitza kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta etxebizitzak agindu horretako 42 eta 44 bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera esleituko dira.

Hamahirugarrena. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxaron-zerrendak Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) iragarki-oholetan argitaratuko dira eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan ere (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula).

Hamalaugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hilabeteko epean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 7a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik