Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko apirilaren 6koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Agindu honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 73
  • Hurrenkera-zk.: 1912
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/04/06
  • Argitaratze-data: 2017/04/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2017ko otsailaren 24an emandako Aginduko (2017ko martxoaren 9ko EHAA) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Mertxe Urrutia Diaz de Guereñu andrea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea; 520010 kodea, 188 dotazio zenbakia C/D taldea (18), berariazko osagarria: VI-A.

Bigarrena. Izendapen honek 2017ko apirilaren 18tik bertatik aurrera izango ditu ondorio administratibo eta ekonomikoak.

Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko apean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko apean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 6a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.