Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko abenduaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzeko dena, 2018ko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 6299
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/27
  • Argitaratze-data: 2017/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Nekazaritza Politika Bateratuak aldaketa asko izan ditu hasieratik bertatik, hala lehen ardatzean, merkatu-politikan, nola bigarrenean, landa-garapenean. Landa-garapenaren eremuan egin den azken erreformak oinarrizko lehentasunen kopuru mugatu bati eman dio lehentasuna, eta honen bitartez egin da: Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa-garapenari laguntzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen du. Erregelamendu honetan aplikatzekoak diren xedapenak Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren bidez ezarri dira. Era berean, Batzordearen 807/2014 (EB) Erregelamendu Eskuordetua, 2014ko martxoaren 11koa, aipatu behar da. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa-garapenerako laguntzari buruzkoa, eta xedapen iragankor zenbait gehitu zizkion.

Erregelamendu erkide berriak badu bere isla Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Programan, 2015-2020ko aldirako; programa hori Europako Batzordeak onartu zuen, 2015eko maiatzaren 26an, C (2015) 3479 azken erabakiaren bidez. Landa Garapenerako programa horrek 2015-2020ko aldirako laguntza-ildo batzuk ditu, hauek, hain zuzen: M03.1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza, eta M03.2. Informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza, barne-merkatuko ekoizle taldeek abiaraziak. Beraz, LGENF funtsaren finantzaketa ere izango dute. Laguntza hauek otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan daude araututa. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen du (EHAA. 34. Zk., 2017ko otsailaren 17koa).

Elikadura-sektorea sektore estrategikoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta euskal landa-ingurunearen funtsezko substratua da. Sektore horren lehiakortasuna handitzeko xedeaz, euskal nekazaritzan nolabait sustraituta dauden produktu batzuk bereizteko eta sustatzeko estrategia bat garatu da. Testuinguru horretan sortu dira jatorri-deiturak, adierazpen geografiko babestuak eta kalitate-bereizgarriak; izan ere, janarien ekoizpenari kalitatea emateaz gain, kontsumitzaileen artean oso ospe ona izaten dute.

Kalitate-araubide horietan parte hartzeak batzuetan kostu eta betebehar gehigarri batzuk sortzen dituenez, eta merkatuak ez dituenez beti behar adina saritzen, nekazariek programa horietan parte har dezaten sustatu behar da.

Produktu horiek elikatean hobeto sartzen lagunduko da funtsean neurri horren bidez; horretarako, gure ekoizpen-sektorearen eginkizuna sustatu behar da eta, neurri txikiago batean, transformatzaileena, elikateari balio erantsi bat eman dakion. Halaber, ziurtatutako eta aitortutako kalitatea duten euskal produktuak hobeto jarri behar dira Erkidegoko merkatuetan, eta sustatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizleek eta produktuek parte-hartze handiago bat izan dezaten Euskadiko kalitate berezi eta ziurtatuaren estrategian.

Horretaz gain, egitura-arazoak dituzten ustiategiak berregituratzen lagunduko du neurri horrek; horretarako, ustiategien lehia-hobekuntza bultzatzeko, kalitate-bereizgarriak har ditzaten sustatuko da eta horiek balio erantsi bat emango die euren ekoizpenei.

Halaber, berrikuntzan ere lagunduko du zeharka; izan ere, merkatuetan kalitate ziurtatua duten produktuak apurka-apurka ugaritzen eta finkatzen joateak eragingo du produktu horien barietateak, formatuak, etiketak, aurkezpena, eta abar berritzea. Halaxe gertatu da Euskadin (1992) apustu politikoa egin zenetik, kalitate bereiz eta ziurtatuaren estrategiaren alde, gure nekazaritzako eta elikagaigintzako ekoizpen gehienetan.

Azkenik, ekoizpen ekologikoa ere sustatzen den aldetik, nolabait lagunduko du biodibertsitatea berrezartzen eta zaintzen, Natura 2000ko eremuetakoa, natur balio handiko nekazaritza-sistemetakoa eta paisaia europarretakoa, ingurumena zaintzeaz batera.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta arlo honetako araudi guztia eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikulua, hau

Agindu honetan arautako diru-laguntzak emateko baldintza izango da kreditu egokia eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urterako aurrekontu orokorretan, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 27a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Oinarri Arautzaileak

  1. Kapitulua

    Xedapen Orokorrak

    1. Oinarria. Xedea.

      Agindu Honen Xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan Jasota Dauden Laguntza Hauek Deitzea Da 2018Ko Ekitaldirako: M03.1. Nekazariek Kalitate-Araubideetan Lehen Aldiz Parte Hartzeko Laguntza, Eta M03.2. Informazio- Eta Promozio-Jardueretarako Laguntza, Barne-Merkatuko Ekoizle-Taldeek Abiaraziak.

    2. Oinarria. Laguntza Motak.

      Laguntzak Bi Motatakoak Dira:

      1. Nekazariek Kalitate-Araubideetan Lehen Aldiz Parte Hartzeko Laguntza. Urteko Ordainsari Bat Emango Da Ustiategiko; Ordainsari Horren Zenbatekoa Kalkulatzeko, Kontuan Hartuko Dira Zenbaterainokoak Diren Eskatzaileari Kalitate-Araubideak Eragiten Dizkion Kostu Finkoak, Onuraduna Inskribatzen Denetik 5 Urtera Gehienez.

      2. Informazio- Eta Promozio-Jardueretarako Laguntza, Ekoizle Taldeek Erkidegoko Merkaturako Egindako Jardueretarako, Kalitate-Araubideren Batek Estalitako Produktuei Begira. Diru-Laguntza Zuzen Baten Bidez Lagunduko Da Informazio- Eta Promozio-Ekintzetan Diruz Lagundu Daitezkeen Kostuen Ehuneko Baten Gainean.

    3. Oinarria. Finantzaketa.

    1. Nekazariek Ii. Kapituluko Kalitate-Araubideetan Parte Har Dezaten Ematen Diren Laguntzak Finantzatzera Bideratutako Aurrekontu-Kreditua 207.446,81 Eurokoa Da; Horietatik, 97.500,00 Euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Kontura Finantzatuko Dira, Eta 109.946,81 Euro Lgenf Europako Funtsaren Kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren Babesean. 2018Ko Ekitaldiko Ordainketa-Kredituari Dagozkio Denak.

      Iii. Kapituluko Kalitate-Araubideek Estalitako Produktuei Buruzko Informazio- Eta Promozio-Jarduerak Finantzatzera Bideratutako Aurrekontu-Kreditua, Berriz, 484.042,55 Eurokoa Da; Horietatik, 227.500,00 Euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Kontura Finantzatuko Dira, Eta 256.542,55 Euro Lgenf Europako Funtsaren Kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2015-2020 Programaren Babesean. 2018Ko Ekitaldiko Ordainketa-Kredituari Dagozkio Denak.

    1. Oinarria. Onuradun Izateko Betekizun Orokorrak.

      Onuradun Izan Nahi Duten Pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan Jasota Dauden Laguntzen Esparru-Legedia Ezartzen Duen Otsailaren 7Ko 43/2017 Dekretuaren 5. Artikuluan Ezarritako Eskakizunak Bete Beharko Dituzte, Hala Nola Diru-Laguntzei Buruzko Abenduaren 17Ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan Jasota Daudenak, 18. Eta 25. Oinarrietan Laguntza-Lerro Bakoitzerako Berariaz Ezarrita Daudenak Eta, Zehazki, Hauek:

    1. Diruz Lagundu Daitezkeen Gastuak Dituzten Establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldean Egon Behar Dira.

    2. Zergen Arloko Betebeharrak Eta Gizarte Segurantzarekikoak Egunean Izatea, Eta Diru-Laguntzak Itzultzeko Betebeharrak Ordainduta Izatea.

    3. Ez Dute Izan Behar Diru-Laguntza Edo Laguntza Publikoak Eskuratzea Eragozten Duen Zehapen Administratiborik Edo Penalik, Ezta Horretarako Legezko Inolako Debekurik Ere, Sexu-Bereizkeriagatiko Debekuak Barnean Izanik, Emakumeen Eta Gizonen Arteko Berdintasunerako Otsailaren 18Ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik Seigarrenean Xedatutakoarekin Bat.

    4. Administrazio-Bideko Itzulketa- Edo Zehapen-Prozeduraren Bat Izanez Gero, Laguntzak Baldintzatuta Egongo Dira Prozedura Hori Ebatzi Arte; Zehapena Berresten Bada, Laguntzak Ukatuko Zaizkie.

    5. Oinarria. Eskabideak Eta Dokumentazioa.

    1. Laguntza-Eskabidea Ii. Eranskinean Dago Eredua webgune honetan egongo da eskura: http: //www.euskadi.eus. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari igorri behar zaio. Aurrez aurre Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietako batean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.

    2. Laguntza-eskatzaileek, 19. eta 26. oinarrietan adierazitako agiriez gain, hauek aurkeztu beharko dituzte:

      II. eranskineko ereduaren arabera egindako eskabidea. Webgune honetan eskura daiteke: http://www.euskadi.eus. Webgune horretan informazioa bete eta grabatu ostean, inprimatu egin beharko da, eta sinatuta igorri.

      1. Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren fotokopia, ahalordetze-eskriturarena eta erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia, dagokien erregistroan zigilatuta.

      2. Zinpeko deklarazioa, honako hauek adierazita: aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla, aginduan ezarritako betekizun guztiak betetzen dituela laguntzarako eskubidea izateko aitorpena lortzeko, hori egiaztatzen duen dokumentazioa daukala, eskatzen zaionean Administrazioaren eskura jarriko duela dokumentazio hori, eta aurreko betebeharrak aipatutako aitorpen horri dagokion aldi osoan betetzeko konpromisoa hartzen duela. Era berean, erantzukizunpeko adierazpenean adieraziko da ea beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batek laguntzarik eman dion eskabidean aurkeztutako gastu berberak ordaintzeko.

    3. Diru-laguntzaren eskabidea aurkezteaz batera, erakunde eskatzaileak baimena ematen dio organo kudeatzaileari zuzenean egiazta ditzan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta dituela eta eskatzailearen identitatea (NAN bidez). Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta halakorik egiten badu, egiaztagiriak eta identitatea egiaztatzeko agiriaren (NAN) kopia bat aurkeztu beharko ditu.

    4. Aurreko ekitaldietan deitutako laguntzen onuradunek, eta aldaketarik ez bada egon, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluko 1. zenbakiaren d) letran ezarritakoarekin bat eginda, 2. zenbakiaren a) eta c) letretan xedatutako agiriak bakarrik aurkezteko aukera izango dute.

    5. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean sartzen denetik.

    6. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko Oinarrizko Legean (azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean) xedatutakoa betez.

    7. Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela akatsa zuzentzeko edo behar diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ostean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoarekin bat.

    8. Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak beharrezkotzat jotzen duen agiri edota informazio osagarri oro eska diezaioke eskatzaileari, aurkeztutako eskabidea egokitu, ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko.

    1. oinarria. Laguntzen kudeaketa.

    1. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da laguntza hauek kudeatzeko organo eskuduna

    2. Balorazio-batzorde bat sortuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Hiru pertsonak osatuko dute: batzordekideak izango dira hirurak, zuzendaritza eskudunari atxikiak, horietako bat programa honen arduraduna izango da, eta zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuko dira beste biak. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu horiek guztiak, ebazpen bidez, eta ebazpen horretan adieraziko da nor izango diren batzorde horretako idazkaria eta batzordeburua. Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.

    3. Balorazio-batzordeak eginkizun hauek ditu:

      1. Aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatzekoa den araudia betetzen ez dutenak baztertzea. Baztertutako horien zerrenda egingo du, eta banan-banan azalduko du zein izan den baztertzeko arrazoia.

      2. Araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, laguntzen irizpide objektiboen eta kuantifikatze-irizpideen arabera.

      3. Laguntza-mota bakoitzeko, onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoari buruzko proposamen bat egitea. Proposamen hori behar bezala justifikatu eta arrazoitu beharko da.

    4. Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezar ditzake, eta, arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartean xedatutakoa aplikatuko da.

    1. oinarria. Ebazpena.

    1. Otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurkeztu diren eskabideak eta agiriak aztertuta, eta batzordeari iritsi zaion proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari dagokio deialdia ebaztea. Ebazpen-proposamenarekin bat ez datorren ebazpenik ematen badu, behar bezala arrazoitu beharko du.

    2. Ebazpenak arrazoituta egon behar du, eta informazio hau jaso behar du gutxienez:

      II. kapituluko laguntzei buruz:

      Onuradunaren izena edo sozietate-izena.

      Laguntzaren xedea.

      Guztira zenbat jaso behar duen, eta, kopuru horretatik zenbat finantzatu behar den LGENF Europako funtsaren kontura eta zenbat Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuaren kontura.

      III. kapituluko laguntzei buruz:

      Ekoizle onuradunen taldea.

      Laguntzaren xedea.

      Diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoa.

      Diru-laguntzaren kopurua, eta, kopuru horretatik zenbat finantzatu behar den LGENF Europako funtsaren kontura eta zenbat Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuaren kontura.

    3. Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte eskabideak, hala ezartzen baita urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

    4. Ebazpenak laguntza baietsi nahiz ezetsi, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hileko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoarekin bat.

    5. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda; bertan, emandako kopuruak ere adieraziko dira, publiko egiteko baino ez.

    6. Onuradunei emateko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaituta egotea.

    1. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

      Onuradunek otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, hala nola Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 14. artikuluan adierazitakoak eta laguntza-lerro bakoitzari berariaz dagozkienak eta hauek:

      1. Emandako diru-laguntza onartzea. Horren haritik, diru-laguntzaren onuradunak ez badio diru-laguntzari idatziz uko egiten diru-laguntza emateko jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean, diru-laguntza hori isilbidez onartu dela ulertuko da.

      2. Diruz laguntzen den gastua egitea emate-ebazpenak xedatzen duen epean.

      3. Zertarako ematen den diru-laguntza, horretarako erabiltzea.

      4. Eskatutako informazio guztia ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eginkizunetan.

      5. Idatziz jakinaraztea beste administrazio batek, erakunde publiko zein pribatuk, diru-laguntzak eta laguntzak eman dizkiotela diruz lagunduko den ekintza berbererako. Jakinarazpen hori aldaketa horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean, eta, edozein kasutan, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen egin beharko da.

      6. Laguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketa idatziz jakinaraztea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari. Jakinarazpen hori aldaketa horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean, eta, edozein kasutan, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen egin beharko da.

      7. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategineko 50. artikuluan eta Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

      8. 47/2017 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako informazio- eta publizitate-betekizunak betetzea (otsailaren 7ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzekoa).

    2. oinarria. Gauzatzeko epeak.

      Ekintzak gauzatzeko gehieneko epea 2018ko abenduaren 31 izango da.

    3. oinarria. Gastua justifikatzea.

    1. Laguntzen gastua justifikatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari aurkeztu behar zaizkio jatorrizko agiri hauek edo, horien ezean, kopia konpultsatuak:

      III. kapituluan jasotako laguntzetan, egindako jardueren justifikazio-memoria.

      II. kapituluko laguntzei dagokienez, kalitate-araubideen kontrol-agintaritzak edo ziurtapen-organoek egindako ziurtagiria. Ziurtagirian hauek adieraziko dira: zein egunetan sartu den eskatzailea kalitate-araubidean eta, kasu bakoitzean, zenbat hektarea, abelburu, milioi litro eta erlauntz diren.

      III. kapituluko laguntzei dagokienez, bankuko fakturak eta ordainketa-egiaztagiriak. Memoria gehigarria ere aurkeztu beharra dago, egindako fakturen eta ordainketen datuen taula xehatua jasota, baldin eta 50 faktura baino gehiago badaude edo gaztelania eta euskara ez diren beste hizkuntza batzuetan agiriak eta/edo fakturak badaude.

      1. Erantzukizunpeko aitorpena, non zehaztuko den ekintzak justifikatzeko agiriak, fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako ziurtagiriak ez direla aurkeztu diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko. Aitzitik, agiri horiek aurkeztu baldin badira diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko, zehaztu beharko da programak zein diren eta, ordainketaren faktura edo ziurtagiri bakoitzari dagokionez, zein den jasotako diru-laguntzaren ehunekoa.

    2. Laguntzei dagozkien proiektuetako gastuak aurkezteko azken eguna 2019ko otsailaren 28a da gehienez.

    3. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, eskaera arrazoitu bidez, egoki deritzon edozein agiri gehigarri eskatu ahal izango du.

    1. oinarria. Ordainketa.

    1. Laguntza bien onuradunei ordaindu baino lehenago, helburua eta gastua bete direla egiaztatu beharko dute, aurreko oinarrian xedatutako agirien bidez.

    2. Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori laguntza-eskabidea, eta halakoetan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    3. LGENF Europako funtsaren arabera aitortutako laguntzak erakunde ordaintzailearen bidez ordainduko dira, erakunde ordaintzailearen zuzendariak horretarako ebazpenak eman ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea eratu zuen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan xedatutakoarekin bat.

    4. Zehapen-prozeduraren batean edo diru-laguntzen itzultze-prozeduraren batean egonez gero, laguntza jasotzeko, lehenik hura amaitu beharko da. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik. Hala dagokionean, diru-laguntza hauek onuradunei ordaintzeko, diru-laguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean izan beharko dira.

    1. oinarria. Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

      Diru-laguntza hauek emateko izan diren inguruabarretariko bat edo beste aldatu bada eta beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako diru-laguntzarik eta laguntzarik lortu bada, idatziz jakinarazi eta justifikatu behar zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, inguruabar berriaren berri izan eta egutegiko hamabost eguneko epean eta, edozein kasutan ere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu aurretik. Horrek diru-laguntza emateko ebazpenaren aldaketa eragin dezake.

    1. Baldin eta onartutako proiektua ez bada gauzatzen aurreikusitako epeetan, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatu egiten bada, baina proiektua ez bada funtsean aldatzen eta, betiere, laguntza helburu bererako erabiltzen bada, zuzendaritza eskudunari jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, idatziz, baina diru-laguntza emateko ebazpena ez da aldatuko. Adierazitako aldaketek proiektua aldatzea badakarte, horren berri ere eman beharko zaio, eta diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.

    2. Baldin eta diruz lagundutako jardueraren behin betiko eta benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino txikiagoa bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da likidazio-ebazpenaren bidez, dagokion proportzio aplikagarrian.

    1. oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.

    1. Eskatzaileak eskabide horretan atzera egiteko aukera izango du. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko du atzera. Atzera egitea jasota uzten duen edozein bide erabiliz egin ahal izango da, baldin dagozkion sinadurak baditu, betiere. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak bete-betean onartuko du atzera egite hori, eta prozedura bukatutzat joko du pertsona horri dagokionez.

    2. Emandako laguntzari uko egin ahal izango dio onuradunak. Laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin, betiere. Atzera egitea jasota uzten duen edozein bide erabiliz egin ahal izango da, baldin dagozkion sinadurak baditu, betiere. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak berariaz onartuko du atzera egite hori, ebazpen bidez, eta prozedura bukatutzat joko du pertsona horri dagokionez.

    1. oinarria. Ez-betetzeak.

    1. Nolanahi ere, onuradunak eskakizunetako eta betebeharretako bat edo, hala badagokio, diru-laguntza emateko ebazpenean xedatutakorik betetzen ez badu eta, hori eginda, laguntzaren helburua osorik galtzen bada, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan xedatutako itzulketa-zioetako batean erortzen bada, Elikagaien Kalitateko zuzendariak, ez-betetzeagatiko espedientea izapidetu ondoren, beste ebazpen bat emango du diru-laguntzarako eskubidea osorik edo partez galdu dela eta, behar izanez gero, jasotako laguntzak eta berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola adierazteko, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera. Nolanahi ere, ez dira baztertzen gainerako bidezko ekintzak. Kopuru horiek guztiak diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

    2. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

    1. oinarria. Bateragarritasunak.

      Administrazio publikoek zein erakunde pribatuek deialdi honetan emandako laguntzak, diruz lagundu daitekeen gastu bererako izan arren, bateragarriak izango dira baldin eta ez badute gainfinantzaketarik eragiten edota ez badituzte agindu honen 22. eta 31. oinarrietan xedatutako laguntzen mugak gainditzen. Gainfinantzaketarik izan edota mugak gaindituz gero, soberakoari dagokion kopurua kenduko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

  1. oinarria. Helburua.

    Kapitulu honetan adierazitako laguntzen helburua hau da:

    1. Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea.

    2. Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.

    3. Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta leheneratzeko eragin handiagoa duten kalitate-programak erraztea.

  2. oinarria. Onuradunak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titularrak izan daitezke laguntza hauen onuradunak, baldin eta kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzen badute edota Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kalitate-araubideko produkzio-bideak lehendabizi hartzen badituzte 2017ko urriaren 1etik deialdi honetan ezarritako epearen azken egunera bitartean. Ondorioz, ezin izango dira onuradun izan kalitate-araubide hautagarrietan dagoeneko inskribatuta daudenak edo beraietan parte hartu dutenak, Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kasuan izan ezik.

  2. Europar Batasunean aitortutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako kalitate-araubideren baten barruan egon behar dute onuradunek, edo Euskal Autonomia Erkidegoan aitortu eta ezarritako araubideren batean:

    1. Europar Batasunean aitortutako araubideak, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita daudenak, zehazki, babestutako jatorri-deiturak (BDJ), adierazpen geografiko babestuak (AGB) eta ekoizpen ekologikoa, Erregelamendu hauen arabera: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamendua, ardoari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua (II. zatia, II. titulua, I. kapitulua, 2. atala) eta 2007ko ekainaren 28ko 834/2007 (EE) Erregelamendua, produktu ekologikoen ekoizpenari eta etiketatzeari buruzkoa, edota horien ordezko edozein arau:

      1. Errioxa/Rioja jatorri-deitura (JD) eta Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava, Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia, Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria, eta Idiazabal babestutako jatorri-deiturak (BJD).

      2. Euskal Okela eta Gernikako Piperra/Pimiento de Gernika adierazpen geografiko babestuak (AGB).

      3. Ekoizpen Ekologikoa Ziurtatua.

      4. Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien artisau-ekoizpena.

    2. EBk aitortutako kalitate-araubideak, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita daudenak, Euskal Autonomia Erkidegoak aitortutako eta bertan ezarritako nekazaritako produktuen eta elikagaien ustiategiak egiaztatzeko araubideak barne Eusko Labela. Horien babesean daude nekazaritzako produktu hauek: euskal letxuga, euskal tomatea, Ibarrako piparrak, euskal babarrunak, Arabako patata, oliba-olio birjina estra, euskal sagardoa, euskal esnea, euskal baserriko oilaskoa, euskal baserriko arrautza, euskal esne bildotsa, baserriko txerria, eta eztia.

  3. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak kalitate-araubide hautagarri bakoitzari eskatuko dio, eskabideak egiteko epea hasi aurretik, araubide bakoitzean inskribatuta dauden ustiategi-ekoizleen titularren zerrenda osoa eta, behar bada, urtean zehar izandako mugimenduen zerrenda (altak eta bajak) eta onuradun bakoitzari esleitutako unitate kopuruen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko.

  1. oinarria. Eskakizun espezifikoak.

    Diru-laguntzaren eskatzaileek, eskabidea aurkezterakoan, 4. oinarrian adierazitako eskakizun orokorrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

  1. Diruz lagundu daitezkeen kalitate-araubideetan inskribatu eta hango erregelamendu eta arau teknikoak bete behar dituzte, baita, halakorik badago, araubide horiei lotutako ekoizle-erregistroetakoak ere.

  2. Diruz lagundu daitekeen kalitate-bereizgarri bakoitzean indarrean dauden kontrol- eta ziurtatze-tasak egunean ordainduta izan behar dituzte.

  1. oinarria. Dokumentazio espezifikoa.

    5. oinarrian xedatutako agiri orokorrez gain, agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte kapitulu honetan adierazitako laguntza eskatu nahi dutenek:

    1. Nekazari aktiboa dela justifikatzeko agiria, 2015. urtetik aurrera nekazaritzari eta abeltzaintzari zuzeneko ordainketak eta bestelako laguntza-araubideak aplikatzeari eta zuzeneko ordainketak eta nekazaritza-garapenerako ordainketak kudeatu eta kontrolatzeari buruzko abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuarekin bat.

    2. Memoria zehatza, gutxienez hauek adierazita: ustiategiaren deskribapena, kokalekua, egiten den produktuaren ekoizpen-, transformazio- edo elaborazio-prozesua, eta zer-nolako kontrol-ekintzak izan dituen eta izango dituen.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria, bera titularra den nekazaritza-ustiategiarena.

    4. Kalitate-araubideren batean inskribatu izanaren ziurtagiria.

    5. Kasuan kasu, hektarea, abelburu, erlauntz eta esne litro kopuruaren ziurtagiria, laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko.

      1. Aurreko ekitaldietan deitutako laguntzen onuradunek, eta aldaketarik ez bada egon, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluko d) letran ezarritakoarekin bat eginda, aurreko zenbakiaren a), b) eta e) letretan adierazitako agiriak bakarrik aurkezteko aukera izango dute.

  2. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

  1. Kapitulu honetako laguntzen ondorioetarako, diruz lagundu daitezke: onuradunak kalitate-araubide hautagarrietan inskribatzeak eragindako kostuak, araubide horietako partaidetza-kuota eta, halakorik badago, behar diren kontroletarako gastuak.

  2. Ekoizle berak parte har dezake araubide batean baino gehiagotan, edo produkzio-bide bat baino gehiago hartu araubide bererako Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kasuan eta, ondorioz, bakoitzari dagozkion laguntzak biltzearen ondoriozko onura izan, 22.1 oinarrian xedatutako gehieneko mugaraino.

  1. oinarria. Esleitzeko prozedura.

  1. Balorazio-batzordeak aztertuko ditu nekazariek II. kapituluko kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza izateko eskabideak. Ebaluazio hori baino lehen, Zuzendaritzari atxikitako teknikari batek aztertuko du eskabide bakoitza, hau da, eskabidearen analisi tekniko eta ekonomikoa egin, txosten batean eskabide bakoitza deialdirako egokia den ala ez adierazi, eta txostena batzordeari aurkeztuko dio. Txostena ez da loteslea izango. Laguntza hori honela kalkulatuko da: diruz lagundu daitekeen kasuan kasuko araubidean ziurtatutako unitateak bider diruz lagundu daitekeen kalitate-araubide bakoitzerako kalkulatutako urteko unitate-zenbatekoak. 2018ko deialdirako, III. eranskineko taulakoak izango dira.

  2. Deialdiko zuzkidura ekonomikoa nahikoa bada kalkulatutako kopuruak emateko, guztiek jasoko dute erabakitako zenbatekoa. Ezarritako gehieneko zuzkidura orokorra nahikoa ez bada eskabide guztietarako, lehentasun-irizpide hauen arabera emango da:

  1. Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren araubidean sartzen diren ekoizleak, edo kalitate-araubide horretako produkzio-bideak lehendabizi hartzen dituzten ekoizleak.

  2. BJD edo AGBn sartzen diren ekoizleak.

  3. Diruz lagundu daitezkeen gainerako kalitate-araubideetan sartzen diren ekoizleak.

    Irizpide horien arabera berdinduta egonez gero, lehentasuna hurrenkera honetan ezarriko da, onuradun-motaren arabera:

  1. Diruz lagundu daitezkeen gainerako kalitate-araubide batean baino gehiagotan inskribatuta dauden ekoizleak.

  2. Sektorean lehendabizi sartzen diren nekazari gazteak diren ekoizleak.

  3. Emakumeen titulartasuneko ustiategiak, titulartasun hori osorik izan edo erdibana izan; edo sozietate baten titulartasuneko ustiategiak, baldin eta emakumeek gutxienez % 50eko partaidetza badute, sozietatea bi kidek osatzen duten kasuetan, edo, behintzat, partaidetza orekatua bada, gainerako kasuetan.

  4. Nekazari gazteak diren ekoizleak (< 41 urte).

  5. Mendialdeko nekazaritza-eremuko ustiategiak dituzten ekoizleak.

  6. Gainerako ekoizleak.

  1. oinarria. Laguntza zenbatekoa den.

  1. Onuradunarentzako urteko ordainsaria finkatzeko, kontuan hartuko da zenbateko kostua lagun daitekeen diruz, «kostu finkoak», inskribatzen den kalitate-araubideari edo -araubideei begira. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa da ustiategiko eta urteko, 5 urtez gehienez. Era berean, ez da diru-laguntzarik emango jaso beharreko zenbatekoa ez bada gutxienez 100 eurokoa.

  2. Laguntza honela kalkulatuko da: onuradunak diruz lagundu daitekeen kasuan kasuko araubidean ziurtatzera aurkeztutako unitateak bider diruz lagundu daitekeen kalitate-araubide bakoitzerako kalkulatutako urteko unitate-zenbatekoak; M03.1.10. Ziurtatze-kostuak izeneko agiriko taulan adierazitakoarekin bat, III. eranskinean.

  1. oinarria. Helburua.

    Kapitulu honetan adierazitako laguntzen helburua hau da:

    1. Elikatean produktu horien sarrera areagotzea; horretarako, produktuen eskaera sustatzeko, kontsumitzaileak eta janari-banatzaile profesionalak informatu behar dira kalitate-araubideez, egon badaudela, zer esan nahi duten eta zer abantaila duten.

    2. Kalitate-araubideetan ekoizle gehiagok parte har dezan erraztea.

    3. Kultur ondarea eta orotariko nekazaritza-ekoizpena erraztea, baita naturagunea babestea ere.

    4. Hizpide diren produktuen ezaugarri edo abantaila zehatzak nabarmentzea; batez ere, kalitatea, ekoizpen-metodo espezifikoak, animalien ongizaterako arau zorrotzak eta ingurumenarekiko errespetua, dagokien kalitate-araubidearen arabera.

  2. oinarria. Onuradunak.

    Agindu honetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira kontseilu arautzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizle-taldeak eta nekazaritzako eta elikagaien industria-elkarteak, agindu honen bidez diruz lagun daitekeen kalitate-araubideren baten partaide badira.

  3. oinarria. Eskakizun espezifikoak.

  1. artikuluko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

    1. Laguntza eskatzen duten erakundeak diruz lagun daitekeen kalitate-araubideren baten partaide izan beharko dira.

    2. Kalitate-araubideren batek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-ekintzak izan behar dira.

    3. EBko legeak eta nazio mailako lege aplikagarriak bete behar dira, eta, zehatzago esanda, aipamen argi bat egin behar zaie beti alkoholdun edarien kontsumo arduratsuari eta alkohol-abusuaren arriskuari buruzko lege- eta erregelamendu-xedapenei, hauetarako informazio- eta promozio-jardueretan: Errioxa/Rioja jatorri-deitura kalifikatua, Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava, Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia eta Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria babestutako jatorri-deiturak.

    4. Informazio, sustapen eta publizitaterako materialak kalitate-programei buruzko EBren logoa izan behar du.

      1. oinarria. Dokumentazio espezifikoa.

  2. oinarrian xedatutako agiri orokorrez gain, agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte kapitulu honetan adierazitako laguntza eskatu nahi dutenek:

    1. Memoria zehatza, egingo diren informazio- eta promozio-jarduerak adierazita: zer helburu duten, zein eremutan, zein herrialdetarako diren, zer produktu mota sustatuko diren, zer neurri espezifiko aplikatuko den ekintza bakoitzean, zein den ekintza bakoitzerako aurreikusitako kostua, eta zer egunetan egingo diren, ahalik eta zehatzena. Horretaz gain, ekoizle kopurua ere zehaztuko da, hauek identifikatuta: zenbat gazte eta emakume diren, zer enpresa diren, zer bolumen ziurtatu den, zenbateraino handitu daitekeen eskaintza, eta bestelako irizpide batzuk ere, eskabidea hautatzeko edo, horren ostean, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko garrantzitsutzat hartuz gero.

    2. Informazio, promozio- eta publizitate-materialak, arau erkideekin bat datozela eta 25. oinarrian xedatutakoa betetzen dutela ikusteko xedeaz.

      1. oinarria. Diru-laguntzak jaso ditzaketen jarduerak.

      1. Ekoizle taldeentzako laguntzak erabiliko dira kalitate-araubideek estaltzen dituzten produktuei buruz Erkidegoko merkatuan egiten diren informazio- eta promozio-jarduerek eragiten dituzten kostuak ordaintzeko.

      2. Laguntzatik onura atera dezaketen jarduerek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

        1. Kontsumitzaileek II. kapituluan, «Kalitate-araubideetan estreinakoz parte hartzeko laguntza», adierazitako kalitate-araubideen estaldurapean dauden produktuak eros ditzatela izango dute xede.

        2. Hizpide diren produktuen ezaugarri edo abantaila zehatzak nabarmenduko dituzte; batez ere, kalitatea, ekoizpen-metodo zehatzak, animalien ongizaterako arau zorrotzak eta ingurumenarekiko errespetua.

      3. Erkidegoko merkaturako informazio- eta promozio-jarduerak baino ez dira diruz lagunduko.

      4. Ezin dira diruz lagundu informazio- eta promozio-jarduera hauek:

        1. Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarteek sustatutakoak, eta horien eragiketa-funtsen bidez diruz lagundutakoak.

        2. Kalitate-araubide hautagarrietako merkataritza-markak kontsumitzera bultzatzen dutenak.

        3. Mezu nagusitzat produktuaren jatorria hartzen dutenak, kasu hauetan izan ezik: Idiazabal, Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava, Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia eta Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria babestutako jatorri-deiturak (BJD), Errioxa/Rioja JD kalifikatua, eta Euskal Okela/Carne de vacuno del País Vasco eta Gernikako Piperra/Pimiento de Gernika adierazpen geografiko babestuak (AGB).

          1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

          1. Diruz lagunduko dira 2017ko urtarrilaren 1aren ondoren egindako informazio- eta promozio-kanpainak martxan jartzearen ondoriozko kostuak, behar bezala justifikatuta. Gehieneko muga % 70ekoa izango da, betiere diruz lagundutako jarduerak osorik gauzatu ez badira onuradunak laguntza-eskabidea aurkeztu baino lehen, kontuan hartu gabe onuradunak kostuon ordainketak egin dituen edo ez. Zehatzago esanda, diruz lagundu daitezkeen gastuak informazio- eta promozio-ekintza hauetakoak izan behar dira:

            1. Kalitate-ezaugarri bereizgarrien publizitatea egitea hainbat euskarritan: telebistan, prentsan, irratian...

            2. Komunikazio-euskarriak lantzea eta ekoiztea: liburuxkak, bideoak...

            3. Kalitate-bereizgarriak jakitera emateko eta harreman publikoetarako ekintzak.

            4. Herri-dastaketak.

            5. Gizartea (ikasleak, kontsumitzaileak, preskriptoreak...) produktuen kalitate-bereizgarriez sentsibilizatzeko ekintzak.

            6. Salmentak jakitera emateko eta sustatzeko ekintzak banaketa handiko establezimenduetan.

            7. Euskal saltoki tradizionaletan jakitera emateko eta saltzeko sustapena.

            8. Komunikazio- eta promozio-ekintzak, produktu jakin bat kontsumitzea edo erostea gomendatzen duten pertsonekin edo erakundeekin (preskriptoreak).

            9. Kalitateko euskal nekazaritza-elikagaiak Estatuko merkatuetan sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.

            10. Azoketan egoten eta negozio-agendak antolatzen laguntzea.

            11. Ostatu, jatetxe eta catering kanalean (HORECA ) eta zirkuitu laburretan salmentak dinamizatzea.

            12. Teknologia berrien bidezko informazio- eta promozio-ekintzak.

          2. Ezin izango da BEZa diruz lagundu inola ere, baldin eta berreskura edo konpentsa badaiteke Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31.8 artikuluarekin bat, eta behar bezala justifikatzen bada.

          1. oinarria. Esleitzeko prozedura.

            Laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira, 30. eta 31. oinarrietan ezarritako baldintzen eta zenbatekoen arabera eta aurrekontua agortu arte. Balorazio Batzordeak eskabideak ebaluatuko ditu. Ebaluazio hori baino lehen, Zuzendaritzari atxikitako teknikari batek aztertuko du eskabide bakoitza, hau da, eskabidearen analisi tekniko eta ekonomikoa egin, txosten batean eskabide bakoitza deialdirako egokia den ala ez adierazi, eta txostena batzordeari aurkeztuko dio. Txostena ez da loteslea izango. Espedienteen hurrenkera lortutako puntuen arabera zehaztuko da, handienetik txikienera, hurrengo oinarrian araututako balorazio-prozedurari jarraikiz.

          2. oinarria. Proiektuen balorazioa.

          1. Espedienteen balorazioa eta lortutako puntuen araberako hurrenkera, handienetik txikienera, irizpide hauen arabera egingo da:

            1. Produktu gama bat baino gehiago hartzen duten kalitate-araubideak sustatzeko jarduerak. 20 eta 50 puntu artean; 20 gama bakarrerako, eta 50, 5 gama-produktu baino gehiagoko araubideetarako.

            2. Ekoizle gazte edota emakume kopurua, zenbat sartu diren azken bost urteetan diruz lagundu behar diren promozio-jarduerak aurkezten dituzten kalitate-araubideetan. 0 eta 40 puntu artean (40 puntu: 10 gazte edota emakume baino gehiago sartu duten araubideak).

            3. Kalitate-araubide batean diruz lagundu nahi den promozio-jardueraren barruan sartu diren produktuen balio ekonomiko ziurtatua (diru-laguntzako araubidean aurkeztu aurreko urteko batez besteko PSPren arabera kalkulatuta). 10 puntu (>100.000 euro urteko) eta 30 puntu artean (>15.000.000 euro urteko).

            4. Zenbateraino handitu daitekeen kalitate-araubideetan sustatu nahi diren produktuen eskaintza (hizpide den produktuak EAEn duen autohornikuntza graduaren araberako alderantzizko proportzioan zenbatetsiko da, agindu honetako IV. eranskinean adierazitakoaren arabera). 0 puntu (autohornikuntza gradua > % 100) eta 20 puntu artean (autohornikuntza gradua < % 10).

          2. Berdinketa kasuan, lehentasuna emango zaie informazio- edo promozio-ekintzan ekoizle gehien duten kalitate-programen espedienteei.

          1. oinarria. Laguntza zenbatekoa den.

            Laguntzaren intentsitatea baldintza arabera egokituko da:

            000 eurokoa izango da informazio- edo promozio-jarduera batean diruz lagundu daitekeen gehieneko kostua; jardueratzat hartuko da informazio- edo promozio-programa bat osatzen duten ekintzen multzoa.

            Kalitate-araubide hautagarri batek ere ezin izango du Landa-garapeneko Programaren aldi osoan azpineurri honetarako aurreikusitako gastu publikoaren % 25 baino gehiago jaso.

            Promozio-jarduera guztietan lagunduko da diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60 gutxienez.

            Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70era hel daiteke gehienez laguntza, espedienteak lortutako puntu-kopuruari lotutako baremo hauen araberako proportzioan:

            30 eta 70 puntu artean: diruz lagun daitezkeen kostuen % 60-64.

            71 eta 100 puntu artean: diruz lagun daitezkeen kostuen % 65-67.

            101 eta 120 puntu artean: diruz lagun daitezkeen kostuen % 68-69.

            120 puntu baino gehiago: diruz lagun daitezkeen kostuen % 70.

          2. oinarria. Betebehar espezifikoak.

            Agindu honetan ezarritako betebehar orokorrak betetzeari utzi gabe, onuradunek otsailaren 7ko 47/2017 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzekoa) 9. artikuluan xedatutako informazio- eta publizitate-betekizunak bete beharko dituzte.

            (Ikus .PDF)

            (Ikus .PDF)

            (Ikus .PDF)

            (Ikus .PDF)

            (Ikus .PDF)