Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko abenduaren 26koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 33
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/26
  • Argitaratze-data: 2018/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartu zen. Agindu hori, ordea, zenbait aldiz aldatu da, lanpostuak egun hartatik sortu diren sail-erakundeen egitura-aldaketetara egokitzeko.

Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko (2015-03-20ko EHAA, 54. zk.), 2015eko azaroaren 6ko (2015-11-16ko EHAA, 218. zk.) eta 2017ko martxoaren 30eko (2017-04-07ko EHAA, 69. zk.) aginduen bidez, Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda aldatu zen, eta, aldaketoi esker, Ertzaintzaren egitura sendotu zen, 2016 Ortzimuga izeneko plan estrategikoan adierazitako gidalerroekin bat.

Agindu honen helburua da, Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2. zenbakiko epaitegiaren 2017ko otsailaren 15eko 35/2017 epaia bete dadin, zenbait dotazioren derrigortasun-datak berriz esleitzea, Ertzaintzan euskararen normalizazio prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuak 6.2., 7. eta 8. artikuluetan ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

Horiek horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txostena eman dute, eta, Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legearen 103. artikuluan aurreikusitako mahaian negoziatu eta gero, honako hau