Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko abenduaren 2koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 163
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/02
  • Argitaratze-data: 2017/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Juarlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak emandako txostenarekin bat etorriz eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoela aintzat hartuta, hau

Lehenengoa. Itziar Epalza Urquiaga andrea aholkulari izendatzea Europako Gaietako eta Programetako arloan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean (kodea: 5259; 1. dotazioa; zuzendari-maila).

Bigarrena. Aholkulari-lanpostu baten berezko atazak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko ataza espezifikoak ere.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatutako baldintzak betetzen baditu, honako artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion: Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1998 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluak.

Laugarrena. Izendapen honek 2016ko abenduaren 2tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana berez azkenduko da izendapena egin duen organoko titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein momentutan indargabetu ahal izango da.

Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 2a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik