Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko abenduaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan lurralde-zuzendariaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 1
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/23
  • Argitaratze-data: 2017/01/02

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Jon Iñaki Urbina Garcia de Vicuña jauna Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-zuzendariaren kargutik kentzea (kodea: 511786/6), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Kargu-uzte honek 2016ko abenduaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 23a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik