Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

ADOS Euskadiko Komunitate islamikoekin lankidetzan aritzeko Aholku Batzordea

Kide anitzeko organoa da, eta bere egitekoa da Eusko Jaurlaritzak eta EAEko erakundeek Euskadiko komunitate islamikoekin dituzten harremanen harira garatzen dituzten politika publikoetan parte hartu, lankidetzan aritu eta horien gainean aholku ematea.

Batzorde horren helburua da Euskadiko musulmanen egoeraren berri ematea Erkidegoko erakundeei eta komunitate islamikoaren eta EAEko erakundeen arteko lankidetzarako bideak ezartzea. Bi alderdiak bat datoz batzordearen lanaren oinarria zein izan behar duen finkatzerakoan: Euskadin islam tolerantea, irekia eta erlijioa aitzakiatzat hartzen duen terrorismoaren legitimazioaren kontrakoa sustatzea. Ildo horretan, ADOS Aholku Batzordearen zeregina izango da komunitate islamikoak euskal gizartean modu integratuan bizi daitezen sustatzea eta indartzea, gizarte honen parte direla ulertuta.

Azken aldaketako data: