Acuerdo Gizalegez

Proiektua

Helburuak

Gizartearen eta hezkuntzaren arloko konpromiso bat.

Lau oinarri bizikidetza-hezkuntzarako

Bake-kulturaren sustapenak eta gatazka suntsitzaileen, giza eskubideen urraketen eta mota guztietako indarkeria-fenomenoen prebentzioak lotura zuzena dute bizikidetzaren urraketaren honako lau arrazoi hauei ematen zaien erantzunarekin: dogmatismoa, fatalismoa, manikeismoa eta sektarismoa. Prebentziozko erantzun hori eratzearren, gizartearen eta hezkuntzaren arloko konpromiso bat garatzea adostu dugu, lau hezkuntza-oinarri altematiboren

Kenketa

Bizikidetza zera da, gure ikuspegia beti osatu gabea dela onartzea. Mugen esperientzia hezigarriak dogmatismoari aurrea hartzen dio eta elkarrizketa eta indarkeriarik eza sustatzen ditu.

Batuketa

Bizikidetza zera da, zailtasunen artean aukerak sustatzen ikastea. Balio positiboaren esperientzia hezigarriak fatalismoari aurrea hartzen dio eta aniztasuna sustatzen du.

Zatiketa

Bizikidetza zera da, egoera bakoitzean gure erantzukizun etikoa geure gain hartzea. Kontzientzia etikoaren esperientzia hezigarriak manikeismoari aurrea hartzen dio eta enpatia eta elkartasuna sustatzen ditu.

Biderketa

Bizikidetza zera da, giza duintasunaren errespetuaren goi-mailako balioa ulertzea. Giza duintasunaren esperientzia hezigarriak indarkeriara jotzeari aurrea harfzen dio eta giza eskubideen errespetua sustatzen du.

Aurrera begira eta gure helburuak indarkeriaren prebentzioa, giza eskubideen babes unibertsala eta gizartea elkartzeko bizikidetzaren eta bakearen kultura direla kontuan izanik, gizartearen eta hezkuntzaren arloko zeharkako proiektu integrala sustatzeko konpromisoa hartzen dugu, betiere lau oinarri etiko horiei buruzko adostasuna abiapuntu hartuta. Hainbat eremutatik modu osagarrian sustatzea proposatzen dugu, modu simple, sortzaile, libre eta askotarikoan.

Gizalegez Akordioa (PDF, 1 MB)

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/16