7. Ertzaintza Berrantolatu eta Modernizatzeko Plana (Herritarren Segurtasunaren eta Lurralde Zabalkundearen Plan Estrategiko ohia)

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Jardueraren arrazoia fronte guztietan terrorismoaren aurka egitea da, horretarako Zuzenbidezko Estatuaren tresna guztiak, poliziaren eta epaileen ekintzak eta nazioarteko lankidetza baliatuz. Politikatik ere gauza bera egingo da, bizikidetzako, tolerantziako eta aniztasuneko balio etiko eta demokratikoen babesaren lider izanez.

Aldi berean, jokabide totalitarioen aurrean zero tolerantzia izateko nahiz arbuio eta gaitzespeneko politika praktikatuko da. Guztion lankidetza eskatuko da legezkotasuna, joko demokratikoaren arauak eta tolerantzia, askatasun eta bizikidetza baketsua defendatzeko.

Hori dela eta, Jarduera honen bidez Ertzaintzaren antolamendu eta jardunaren diseinua eta eraginkortasuna hobetu nahi dira, beren egitekoa betetzeari dagokionez. Egiteko hori, funtsean, beheko zeregin hauetan oinarritzen da:

  • Eskubideak eta askatasunak aske baliatzen direla babestea.
  • Terrorismoaren aurka borroka egitea.
  • Herritarren segurtasuna bermatzea.
  • Delituei aurrea hartu eta horiek ikertzea.

Horretarako, hainbat helburu berraztertu dira:

  • Terrorismoari legitimazioa kentzea etikaren, politikaren eta gizartearen aldetik.
  • Terrorismoaren Aurkako Atala eta Informaziokoa indartzea.
  • Ertzaintzaren lurralde zabalkundea eguneratzea.
  • Pertsonak babesteko politika osoa.
  • Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin (ESIK) lankidetzan aritzea.
  • Prebentzioa, ikerketa kriminala eta polizia judiziala bultzatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko segurtasun-indarrak bateratu eta koordinatzea.
  • Herritarren segurtasuna eta delinkuentziaren aurkako borroka.

Herritarren Segurtasunerako eta Lurralde Zabalkundeko Plan Estrategikoak izen berri bat jaso du: Ertzaintzaren Berrantolaketa eta Modernizazio Plana. Izen berri hori agiriaren eduki eta helburuetara egokitzen da, polizia-antolamendu osoari dagozkion alderdiak barne hartzen baititu, ez bakarrik Herritarren Segurtasunaren Atalari eta indarren lurralde-zabalkundeari lotutakoak.

Hauxe da Ertzaintzak 1995ean bere zabalkundea bukatu zuenetik berrantolamendu bati aurre egiten dion lehen aldia, euskal herritarren segurtasun-eskaeren aurrean erantzun eraginkorrago bat eskaintzeko eta errealitate berrira egokitzeko, izan ere, aldaketak izan dira biztanlerian, hirigintzan, azpiegituretan zein teknologian, bai eta Euskadin gertatzen diren mehatxu eta delituetan ere.

Planak hainbat berrikuntza ditu antolamenduari dagokionez (Herritarren Arretarako Bulego gehiago, patruila-eremu gehiago, hiri-jarraitasunaren arloetan aginte-egitura bateratzea…) baina baita beste arlo batzuetan ere, hala nola ez laneratzearen aurkako borroka, ertzainen bigarren jarduera arautzea edo udaltzainekiko koordinazioa. Gainera, alderdi materialetan ere berrikuntzak egitea espero dute, ontzidia edo Informazio Sistema Poliziala berritu eta modernizatzea, adibidez.

Aurrekariak

Herrizaingo sailburuak aurreratu zituen jada, Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen aurrean, 2009ko ekainean, edukitako agerraldietan, Ertzaintzaren helburuak eta planak.

Lehenengoan honako hau adierazi zuen: “Sail honen eta Eusko Jaurlaritza osoaren lehentasun nagusia terrorismoari fronte guztietan aurre egitea izango da, harekin amaitzeko eta Euskadin bakea, askatasuna eta bizikidetza ezartzeko behin betiko”. Horretarako, “Ertzaintzaren baitan ‘Terrorismoaren Aurkako eta Ikerketako Atala izeneko atal berri bat” sortuko zutela iragarri zuen.

Horri erantsi zion “berealdiko lan delikatu honetan gure polizia osoak aktiboki parte hartu behar” duela, eta “Barne Ministerioaren mendeko diren Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekiko koordinazioa eta lankidetza indartzen jarraitu behar” dela.

Azkenik, konpromisoa hartu zuen “beharrezko mekanismoak hartzeko, Guardia Zibilarekin eta Poliziaren Kidego Nazionalarekin lankidetzan, Ertzaintzak bere lana Euskaditik kanpo ahalik eta eraginkortasun handienarekin egin dezan”.

Bigarren agerraldian, berriz, Ertzaintzaren plan estrategikoa xehatu zuen; hain zuzen ere, Plan horretatik nabarmendutako ekintzarik garrantzitsuenak dira dokumentu honen xedea.

Oinarrizko lotura hauteskunde programan ageri ziren bi planetan dago:

  • Ertzaintza optimizatzeko plan estrategikoa.
  • Antolatutako krimenaren aurkako prebentzio- eta ekintza-plana.

Plan gisa adierazi baziren ere, jarduera garrantzitsu modura adierazi dira orain, sailen arteko planaren dimentsioa ez edukitzeagatik.

Jarduera honek hiru ardatz estrategiko ditu:

  • Herritarren segurtasuna eta lurralde-zabalkundea.
  • Erantzukizun partekatua jardunean eta ez laneratzearen aurkako borroka.
  • Giza baliabideen optimizazioa, polizia-zentro handiak berrantolatzearen bitartez, zerbitzu publikoa optimizatzeko.

Saila

Segurtasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Herrizaingo Saila. Sail horrek Autonomia Estatutuko 17. artikuluan ezarritako eskumenak ditu, lehendakariaren Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuko 6. artikuluan ezarritakoaren eta, ondoren, uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren aldarazpenean ezarritakoaren babesean.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

  • Jarduera-eremua aintzat hartuta, oinarrizko parte-hartzea poliziaren sindikatuena eta Ertzaintzaren Kontseiluarena izango da.
  • Lurralde-eremuko eragina aintzat hartuta, Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak ere parte hartuko du planean. Batzorde hori EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak izendatutako zazpi alkatek eta Udaltzaingo kidegoetako funtzionario taldeko ordezkari batek osatzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioan ordezkaritza handiena duen sindikatuak izendaturikoa azken hori.

Eraginak

Araudian eragina

Hurrengo arauak aldaraziko dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legea.
  • Herrizaingo Sailaren administrazio-erakundeak antolatzeko legea.
  • Hautapen- eta prestakuntza-araudia.
  • Lanpostuak hornitzeko araudia.
  • Ertzaintzaren Egitura Agindua.
  • Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda.
  • Ertzaintzaren lan-baldintzak arautzeko akordioa.
Antolamenduan eragina
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Ikastegiaren egitura aldatuko du.
  • Ertzaintzaren egitura aldatuko du.
Aurrekontu eta finantzetan eragina

Aurrekontuaren banaketa:

  • 8.000 polizia mantentzea iraunkortasunez.
  • Poliziarenak ez diren jarduerak kanpora ateratzea.
  • Lantaldea gaztetzea (erretiroa hartzeko plana).
  • Bigarren jardueraren garapena.
  • Segurtasun-plana (jantziak, armamentua, ibilgailuak eta eraikinak).

Jarduera horietatik eratorritako gastuarekiko hurbilketa kuantitatiboa egiteko, hasiera batean beharrezkoa da kanpo-auditoretza bat egitea zerbitzu eta komisaria guztietako antolamendua, baliabide materialak eta giza baliabideak aztertzeko. Horrela, erabakiak hartzea erraztuko da eta unitate bakoitzaren baliabideak berrantolatuko dira. Helburua poliziaren lanetan ahalik eta agente kopuru handiena edukitzea da, herritarren segurtasunari eta kanpo presentziari lotutako lanetan, batez ere.

Poliziarenak ez diren jarduerak kanpora atzeratzeak beharko lukeen aurrekontuaren gutxi gorabeherako zenbatespenik ez dago; ekintza multzoari dagokion ustezko gastua, nolanahi ere, 38.000.000 euro ingurukoa izango da

.

Beste jardueretan eragina

Harreman iraunkorra edukiko da Osakidetzarekin Ertzaintzako ez laneratzeen aurkako ekintzari dagokionez.

Erakunde harremanetan eragina
  • Estatuko Administrazioa.
  • EUDEL.
  • Arartekoa.
  • Legebiltzarra.

Barne Ministerioaren mendeko Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekiko lankidetza eta koordinazioa indartzera zuzendutako jarduerak dira.

EUDELekin Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko ahalik eta koordinazio handiena bultzatu nahi da, zeregin horretarako jarritako baliabideak indartuz. Helburua delinkuentziaren aurkako borrokan eraginkorragoak izatea da, bai eta herritarrei ahalik eta segurtasun handiena bermatzea ere.

Legebiltzarrari eta Arartekoari dagokienez, jarduerak bi erakundeek jasotako errekerimenduei emandako arreta hobetzera zuzenduta daude.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2013.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diagnostikoa eta Esparru Estrategikoa2010/01/012010/09/30Bukatuta
Plana prestatzea2010/10/012010/11/30Bukatuta
Plana onartzea2010/11/302010/12/01Bukatuta
Plana garatzea2010/12/022012/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2012/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05