Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

2022an EAEko musika sorkuntzetan eta ekitaldietan emakumeek eta gizonek izandako presentziaren eta parte hartzearen azterketa

Txosten honek 2022ko EAEko musika arloaren errealitatea erakusten du, emakumeek eta gizonek izandako presentzia eta parte hartzeari dagokionez. Azterketa bi ataletan banatuta dago: batetik, musika erakustaldiak (kontzertua); bestetik, musika sorkuntzak (diskoak).

Zehazki, honako hau aztertu da: 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean EAEn izandako musika ekitaldiei eta urte horretan EAEko musika formazioek argitaratutako diskoei buruz jasotako informazioa. www.kulturklik.euskadi.eus izan da lan hau egiteko baliatu den informazio iturria.

Azterketa gauzatzeko, bi lagin erabili dira: bat, musika erakustaldientzat, kontzertuentzat alegia (musika jaialdiak kanpoan utzi dira, dituzten ezaugarri bereziengatik); bestea, musika sorkuntzentzat (diskoak).