2019ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko Inkestaren informazioa (Eskaintza fasea)

Lan Merkatuaren Erroldari buruzko Inkesta. 2019ko edizioa

 

  1. Ongi etorri! 

  2. 2019ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko inkestaren ezaugarriak

  3. Inkestei erantzuteko betebeharra

  4. Isilpekotasuna eta segurtasuna

  5. 2019ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko inkestaren azalpen-metodologikoa

  6. Edozein zalantza argitzeko

 

Ongi etorri!

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 2019ko Lan Merkatuko Errolda jarri du abian, eskaintzaren aldetik.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu inkesta honen laginaren barruan zaudela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak.

Datuak biltzea, 2019ko edizioan Ikertaldek egiten du. Ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean.

Ondorengo taulan, Lan Merkatuko Errolda egiteko gaur egun erabiltzen den galdesorta ageri da, baita proiektuaren inguruko zalantzak argitzeko kontaktuak ere:

Inkestaren izena 2019ko Lan Mertatuaren Erroldari buruzko inkesta
Amaiera-data 2019/12/31
Posta elektronikoa

cmt2019@ikertalde.com

estu-traba@euskadi.eus

Telefonoa 900 101 963
PDF galdesorta

Lan Merkatuaren Erroldaren galde-sortak (LME) (leiho berri batean irekitzen da)(leiho berri batean irekitzen da)

Informazio metodologikoa lotura
Beste informazio batzuk Aurreko emaitzak

Itzuli 

2019ko Lan Mertatuaren Erroldari buruzko inkestaren ezaugarriak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Lan Baldintzei buruzko Inkesta irailatik abendura bitartean egingo du, lau hilabeteak barne.

Eragiketa estatistiko horren bidez, hainbat lurralde-eremutako –lurralde historikoak eta eskualdeak– Jardueraren, Okupazioaren eta Langabeziaren inguruko aldagaiak ezagutuko dira sakonki, langabeziaren aurkako borrokari lotutako jarduketen plangintza egokia egiteko.

Postarekin arazorik ez bada behintzat, pertsonek aurrez gutun bat jasoko dute, inkesta, estatistika-eragiketa ofizial baterako dela eta elkarrizketagile baimendu batek telefonoz deituko diela esateko.

Pertsonekin harremanetan jarriko den estatistikagileak behar bezala azaldu beharko du nor den: izen-abizenak esan, zergatik deitzen duen azaldu eta 2019ko Lan Merkatuko Erroldari buruzko Inkesta dela aipatu.

Itzuli 

Inkestei erantzuteko betebeharra

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraiki egiten dira. Beraz, derrigorrezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena apirilaren 23ko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikako 4/1986 Legeko 9tik 16rako artikuluetan aurki daiteke.

Itzuli 

Isilpekotasuna eta segurtasuna

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, interesdunak emandako datuak, estatistika-eragiketetan emandakoekin zerikusirik ez dutenak, jardueraren edo prozedura zehatzaren helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko. Aipatutako datuak ez dira tratamendurako erabiliko edota hirugarrenen bati igorriko baldin eta kaltetuak horretarako baimena eman ez badu, edo Legeak egoera zehatz horretan hala xedatu ez badu.

Indarrean dagoen legean xedaturikoa betetzen ez bada, datu-lagatzaileak edozein unetan izango du eskubidea datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkarazteko, betiere araututako prozedurari jarraituz

Ondokoak ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren 4/1986 Legea, apirilaren 23koa, zehazki 19. eta 23. artikulu bitartean eta abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa.

Itzuli 

2019ko Lan Merkatuaren Erroldari buruzko inkestaren azalpen-metodologikoa

Populazio-esparrua: Urte osoan edo urteko denbora gehienean ohiko etxebizitzatzat erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonak.

Geografia-esparrua: Euskal Autonomia Erkidegoa. Desagregazio-mailarik handiena 40 eskualdekoa da, baina zehaztutako 11 eskualde edo enplegu-arrotako datuak erabiliko dira gehienbat

Denbora-esparrua: Datuen erreferentzia urtekoa da, eta urteko azken hiruhilekoan jasoko dira.

Ikerketaren ezaugarri nagusiak: EAEko 12.750 etxebizitzatan egindako inkesta.

Datuak hartzea: Hautatutako pertsonak nahi duen bezala jasoko da informazioa: telefonoz edo aurrez aurre.

Itzuli 

Edozein zalantza argitzeko 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (Ikertalde enpresa): 900 101 963

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 93 58

Faxa: 945 01 94 51

Inkestaren informazio-bilketaren posta elektronikoa (Ikertalde enpresa): cmt2019@ikertalde.com 

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estu-traba@euskadi.eus

Itzuli