2019ko Euskal Familien eta Familia-etxeetako Inkestaren informazioa

Euskal familien eta familia-etxeetako arazo sozialak

Euskal Familien eta Familia-etxeetako Inkestaren informazioa. 2019ko edizioa

 

  1. Ongi etorri! 

  2. 2019ko Euskal Familien eta Familia-etxeetako Inkestaren ezaugarriak

  3. Inkestei erantzuteko betebeharra

  4. Isilpekotasuna eta segurtasuna

  5. 2019ko Euskal Familien eta Familia-etxeetako Inkestaren azalpen-metodologikoa

  6. Edozein zalantza argitzeko

 

Ongi etorri!

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 2019ko Euskal Familien eta Familia-etxeetako inkesta jarri du abian.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren izenean idatzitako gutun bat jaso baduzu inkesta honen laginaren barruan zaudela esanez, eta derrigorrezkoa al da?, nire datuak seguru al daude?, bezalako zalantzak badituzu, hemen dauzkazu zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko dizkizuten erantzunak edota horiek konpontzen laguntzeko harremanak.

Datuak biltzea, 2019ko urria eta abendua bitartean egingo da. Informazio biltze hau 2019ko edizioan, Emaiker. enpresak egingo du. Ezinbestekoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta gizartearentzat erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horrez gain, datuak biltzeko prozesu horretan herritarren laguntza beharrezkoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, zeregin hori ahalik eta eramangarriena egiten saiatzen gara Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean.

Ondorengo taulan, Euskal Familien eta Familia-etxeetako Inkesta egiteko gaur egun erabiltzen den galdetegia ageri da, baita proiektuaren inguruko zalantzak argitzeko kontaktuak ere:

Inkestaren izena 2019ko Euskal Familien eta Familia-etxeetako Inkesta
Amaiera-data 2019/12/31
Posta elektronikoa

estu-traba@euskadi.eus

estadistica-eps@euskadi.eus

Telefonoa (enpresa) 900-840-901
PDF galdesorta 2019ko FFEI Galdetegia(leiho berri batean irekitzen da)
Informazio metodologikoa Definizioak (leiho berri batean irekitzen da)
Beste informazio batzuk Aurreko emaitzak (leiho berri batean irekitzen da)

Itzuli 

2019ko Euskal Familien eta Familia-etxeetako Inkestaren ezaugarriak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Familien eta Familia-etxeetako Inkesta 2019ko urritik abendura bitartean egingo du, biak barne. Inkesta honek etxeetako eta familien egitura demografikoa, familien arazoak eta behar sozialak eta abiarazi diren familia-politiken inpaktua sakonki ezagutzea du helburu.

Postarekin arazorik ez bada behintzat, pertsonek aurrez gutun bat jasoko dute, inkesta, estatistika-eragiketa ofizial baterako dela esateko. Eta gero, agente inkestatzaile baten bisita jaso ahal izango duzu.

Pertsonekin harremanetan jarriko den estatistikagileak behar bezala azaldu beharko du nor den: izen-abizenak esan, zergatik deitzen duen azaldu eta 2019ko Euskal Familien eta Familia etxeetako Inkesta dela aipatu.

Itzuli 

Inkestei erantzuteko betebeharra

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak egindako ikerketak ofizialak dira eta Legeari jarraiki egiten dira. Beraz, derrigorrezkoa da haiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege aipamena apirilaren 23ko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikako 4/1986 Legeko 9tik 16rako artikuluetan aurki daiteke.

Itzuli 

Isilpekotasuna eta segurtasuna

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Ondokoak ditugu datuen Isilpekotasuna bermatzen duten legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikaren 4/1986 Legea, apirilaren 23koa, zehazki 19. eta 23. artikulu bitartean.

Itzuli 

2019ko Euskal Familien eta Familia-etxeetako Inkestaren azalpen-metodologikoa

Biztanleria-eremua: Familia-etxeak eta familiak.

Geografia-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa. Bereizketa-mailarik handiena 11 eskualde edo enplegu-arro dira.

Denbora-eremua: Datuen erreferentzia urtekoa da (2019).

Ikerketaren ezaugarri nagusiak: EAEko 3.012 etxebizitzatan egindako inkesta.

Datuen bilketa: Lehentasunezko eran, informazio-bilketa familia-etxean aurrez aurre egingo da.

Itzuli 

Edozein zalantza argitzeko 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko kontaktu hauen bidez:

Inkestaren informazio-bilketaren telefonoa (enpresaren telefonoa): 900-840-901

Sailaren Estatistika Organoaren telefonoa: 945 01 93 58

Faxa: 945 01 94 51

Sailaren Estatistika Organoaren posta elektronikoa: estu-traba@euskadi.eus; estadistica-eps@euskadi.eus

Itzuli