Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Donostiako Udalaren datu irekiak Open Data Euskadin

Argitalpen-data: 

Open Data Euskadiko katalogoaOpen Data Euskadiren datu-katalogoak Eusko Jaurlaritzako eta horren menpeko entitateen datu multzoekin batera, Euskadiko beste open data ekimen batzuen datu irekiak erakusten ditu: foru-aldundienak eta udalenak.

Helburua berrerabiltzaileei datu irekien bilaketa erraztea da, iturria edo datuen erantzulea nor den jakin behar izan gabe. Azken finean, Euskadiko iturri publikoen datu irekiak bilatzaile bakarrean eskaini nahi da.

Katalogoan datu multzoak integratzeko prozesu horri federazioa esaten zaio.

Donostiako Udalaren datu irekiak

Berriki sartu dugu Donostiako Udalaren datu multzoa Open Data Euskadiko datu-katalogoan.

Donostiako Udalaren ahaleginari esker bere dataset-ak eskuragarri daude administrazio mailetako datu irekien plataformetan:

Zorionak proiektu hau posible egin duten guztiei.

Open Data Euskadiren federazio zerbitzua

Open data Euskadik datuen federazio zerbitzua eskaintzen die nahi duten udalei eta administrazio publikoei, beren katalogoan. Horri esker, edozein euskal administraziok bere datu multzoak bidal ditzake Open Data Euskadira. Zerbitzua doakoa eta automatizatua da, eta datuak honako hauetan aldizka kargatzeaz arduratzen da:

Beraz, zerbitzu honi esker edozein erakunde publikoren datu irekiak erakutsi daitezke hiru administrazio-maila nagusietako open data plataformetan.

Gaur egun, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalek erabiltzen dute zerbitzu hau. Zerbitzua erabiltzeko interesik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke eta informazio gehiago eskatu.