Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

SummerLab 2018: Hiritar ikerketa eta teknologiaren erabilera soziala

Argitalpen-data: 

SummerLab 2018Uztailaren 11 eta 14 artean Donostiko Tabakalera eraikinean ospatu zen Hirikilabs - Kultura digitalari eta teknologiari eskainitako laborategia- antolatuta, Summerlab ekitaldiaren hirugarren edizioa.

SummerLab udako kanpamentu bat da, aldi baterako topaketa kooperatibo bat, teknologiarekin, kultura digitalarekin, diseinu irekiarekin eta baterako ikaskuntzarekin lotutako gaiak jorratzen dituena, eta alor horietan erreferente diren tokiko, estatuko eta nazioarteko egitasmoak batu nahi ditu.

Open Data Euskadi ekitaldiaren 2018ko edizioan izan zen azken urteotan izandako eskarmentua aurkezten. Bertan, hiritar ikerketatik abiatuz askotariko gaiak jorratu ziren, hala nola ingurumenaren hiritar ikerketa, datu publikoen irekiera, sareko pribatutasuna eta gastronomia, hackerren ikuspegitik.

Jarduerak

Honako hauek izan ziren SummerLab 2018 osatu zuten lantaldeak eta publiko orokorrarentzako lantegiak:

Izugarri interesgarria izan zen ekitaldi honengatik antolatzaileak zoriontzea besterik ez zaigu falta. Bejondeizuela!

Tag-ak