Ogasun eta Ekonomia Sailaren eta Energiaren Euskal Erakundearen arteko hitzarmena sinatzea, beren eraikin eta instalazioetan jasangarritasun energetikoa sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-11-13)

logoconsejo.jpg

2018.eko azaroak 13

Gobernu Kontseiluak Energiaren Euskal Erakundeak eta Ogasun eta Ekonomia Sailak hitzarmena sinatzea onetsi du; hitzarmen horren bidez, sailaren eraikin eta instalazioetan jasangarritasun energetikoan egin nahi da aurrera.

Hitzarmen horren bidez, honako hauek zehazten dira: egin beharreko jarduketak zenbaterainokoak izango diren, eraikin eta instalazioetan eraginkortasun energetikorako eta energia berriztagarriak ezartzeko neurriak identifikatzeko auditoretza energetikoak egitea, egin beharreko jarduketak zehazteko eta sailaren jarduketa-planak ezartzeko beharrezko azterlan teknikoak, hari atxikitako higiezinen ziurtapen energetikoa eta higiezin horietarako jarduketa-plana egitea.

Jarduketa horiek egiteko, EEEk eta Ogasun eta Ekonomia Sailak beren gain hartzen dituzten konpromisoak jaso ditu hitzarmenak; horiek ez dituzte kontratuen berezko prestazioak eragiten eta ez dute, bestalde, aldeen artean betebehar ekonomikorik eragiten.

Hitzarmenak 4 urteko indarraldia izango du.