Euskara-planak 2018

[LanHitz 2018]

Deskribapena


Xedea

Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.650.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskatutako kopuruaren arazketa egingo da, 18. artikuluak zehaztutako mugak aplikatuta. Proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa ehuneko bihurtuko da (adib.: 50 puntu = % 50) eta ehuneko hori aplikatuko zaio eskaera araztu ondoren geratzen den kopuruari.

Emango diren diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa aurrekontu araztuaren gaineko % 60koa izango da. Halaber, ezingo zaie eskatu baino gehiago esleitu.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 40 (berrogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edota balorazio-batzordeak esleipen-proposamena prestatu ondoren, pertsona edo entitate jakin bati esleitu behar zaion diru-kopurua guztira mila (1.000) euro baino gutxiagokoa balitz.

HPSren diru-laguntza 12 urtetik gora jaso duten pertsona edo entitate bakoitzak gehienez ere 25.000 euro jaso ahal izango ditu, eta gainontzekoek, 35.000 euro. 

Nolanahi ere, hasierako kalkuluen emaitzen kopurua deialdiaren diru-zuzkidura baino handiagoa bada, entitateek jaso beharreko diru-laguntza kopurua hainbanatu egingo da, proportzioan, deialdiaren aurrekontu baliabideetara egokitzeko.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2019ko aurrekontuen kontura egingo da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela
  • Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela ziurtatzea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea

  • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko: | Legez eratuta egotea

  • Kapital soziala nagusiki publikoa duen entitatea ez izatea

  • Euskara-zerbitzuak eskaintzen dituen entitatea ez izatea: euskalduntzea, alfabetatzea, hizkuntza-kudeaketaren inguruko aholkularitza, itzulpenak, trebakuntza, besteak beste.

  • EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxea edo haien fundazioa ez izatea.

  • Krisialdian dagoen enpresa ez izatea, krisialdian dauden enpresa ez finantzarioen salbamendurako eta berregituratzerako estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C 249, 2014-07-31koa).

  • Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain dagoen enpresa ez izatea.

  • 2018an edo 2018rako jarduera bererako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik beste diru-laguntzarik jaso ez izana.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Halaber, itzulketa-prozedura horietatik eratorritako diru-laguntzak itzultzeko betebeharra bete ez dutenei ezin zaie diru-laguntzarik eman, ezta ordaindu ere.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Urteko kudeaketa-plana zuzen bete eta aurkeztu behar da.

  • EAEn lantokiren bat izatea

  • Plana entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorenak onartuta

  • Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40koa izatea

  • Agerpen publikoetako materialetan HPSren babesa adierazi behar da

  • Adierazle-sistema zuzen bete eta aurkeztu behar da

  • 250 langile baino gehiago baditu, berdintasun-plana egin eta aplikatu beharko du.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:

Helbide elektronikoa: lanhitz@euskadi.eus

Telefono bidez: Alberto Telleria (945 018115), Ainhoa Delgado (945 018105) eta Edurne Pérez de San Román (945 018105).

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0096102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Eskabide-orriarekin batera derrigor aurkeztu behar da formulario hau.

  • kudeaketa-plana.pdf (pdf , 1.62 MB)

  • Adierazle-sorta.pdf (pdf , 1013.66 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Agindua Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntza onartzea


Diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) eguneko epean diru-laguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, diru-laguntza onartutzat emango da.

Deialdi honetan ez da derrigorrezkoa esleipena berariaz onartzea. Uko egin nahi izanez gero, izen bereko izapidearen barruan dagoen formularioa erabili.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortu dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu bitarteko elektronikoen bitartez https://www.euskadi.eus/nirekarpeta web gunean sartuta.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Ebaluazio-fitxa.pdf (pdf , 979.08 KB)

  • Excel formularioa.xls (xls , 64.5 KB)

Beste tramite batzuk