Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Aporta topaketaren zortzigarren edizioak aztertuko du datu publikoek ekintzailetza eta berrikuntza nola bultzatzen duten

Argitalpen-data: 

Aporta topaketa- Ekintzailetza datu publikoekin. Azaroak, 28, Madrilen. Doako ekitaldia

"Ekintzailetza datu publikoekin" lemapean Aporta topaketaren 8. edizioa abian da. Enpresa eta Ekonomia eta Funtzio Publikoa eta Lurralde Politika Ministerioek Red.es enpresa publikoarekin batera antolatzen duten ekitaldia dugu hau.

Saioan aztertuko dira datu publikoekin eta paradigma teknologikoekin lotuta dauden arrakasta izateko giltzarriak eta berrikuntzaren erronkak. Honetaz gain, datu irekiek eta beraien berrerabilpenek ekonomia eta herri-administrazioen kudeaketa hobea nola sustatzen duten eztabaidatuko dugu.

Noiz eta non izango da ekitaldia?

Hitzordua datorren azaroaren 28an izango dugu goizean (9:30-14:30), Aurrerapen Digitalerako Estatuko Idazkaritzak Madrilen duen auditorioan (Poeta Joan Maragall kalea, 41).

Eztabaidatuko diren gaiak

APORTA topaketaren programa hiri mahai-ingurutan egituratuta dago:

  • Herri-administrazioentzat beraien datuen erabilerak duen balioa. Administrazio maila desberdinen ordezkariek aztertuko dute datu publikoen berrerabiltzeak nola lortzen duen eraginkortasuna hobetzea eta zerbitzu bizkor eta malguak eskaintzea.
  • Sektore publikoaren informazioa eta ekintzailetza. Bigarren mahai-inguruan ekintzaileek azalduko digute berrerabileran eta datu analisian oinarritutako negozio ereduak sortzerakoan duten eskarmentua.
  • Datu publikoak eta negozioen garapena. Azkenik, merkatuan finkatutako enpresen ordezkariek etorkizunari buruzko ikuspegia emango digute. Horretarako, datuen analisiaren erronkak eta aukerak aztertuko dituzte, datu publikoei arreta berezia emanez.

Nola parte hartu?

Sarrera doan da. Interesatuta daudenak antolakuntzak bere webgunean eskuragarri jarri duen formularioaren bidez izena eman dezakete.

Datu irekien komunitatearen parte zareten guztioi 2018 Aporta topaketan izena ematera animatzen zaituztegu, esperientziak eztabaida eta parteka ditzagun azaroaren 28an.

Tag-ak