250.000 euro premia bereziak dituzten ikasleen eskolaz kanpoko jardueretarako eta kirol zein aisialdiko ekintzetarako (Gobernu Bilera 2018-11-13)

logoconsejo.jpg

2018.eko azaroak 13

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Agindu bat onartu du gaurko bileran zeinaren bidez deialdi bat egiten baita diru-laguntzak emateko honako zeregin honetan jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei: premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta parte-hartzea sustatzea eskolaz kanpoko jardueretan eta kirol- eta aisialdi-jardueretan. Orotara 250.000 euroko diru-kopurua du deialdi honek.

Inklusioa eta parte-hartzea sustatzen duten jardueratzat hartuko dira diseinua, ingurunea, materiala eta garapen-baldintzak desgaitasun fisikoa, psikikoa edo zentzumenezkoa duten ikasleen premietara egokitzen dituztenak, gainerako ikasleek bezala jarduera horietan parte hartu ahal izateko; hala nola kirol, jolas eta aisialdi-jardueretan eta eskolaz kanpoko izaera duen beste edozeinetan, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan garatzen badira.

Deialdi honen bidez jasoriko diru-laguntzak, honako gastu hauek finantzatzeko erabili ahal izango dira: jarduerak antolatu, koordinatu eta burutzeko langileak kontratatzeko gastuak; jolas edo kirol-jarduerak garatzeko espazioak alokatzeko gastuak; edo jarduera garatzeko materiala alokatu edo erosteko gastuak.

2018-2019 ikasturtean garatu beharko dira diru-laguntza hauen xede diren jarduerak, zehazki 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean.