Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko agiriak idazteko proiektuetarako laguntzak. 2017

Deskribapena


Xedea

Agindu honek Euskal Autonomia Erkidegoko ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzea du xedetzat.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Azalpena/Urtea

2017

2018

2019

Total

Agiriak idaztea

55.000 €

275.000 €

170.000 €

500.000 €

Obren Exekuzioa

245.000 €

925.000 €

1.330.000 €

2.500.000 €

 

Ordainketa-modua:

Lehen ordainketa-agindu baten bidez, emandako diru-kopuruaren % 11 emango da, baldin eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 13.1.a) artikuluan ezarritako epea amaitutakoan eskatzaileak diru-laguntzari uko egin ez badio. Gainerakoa ordainketa-agindu partzialen bidez, betiere aurkeztutako agirien bidez egiaztatutako gastuarekiko ehuneko berean emandako diru-laguntza emateko kontuan hartutako idazketa-ordainsarien kostuarekin alderatuz gero

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea
  • Udalerria baino eremu txikiagoko toki-erakundeak. Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Egiaztatzea jarduera-esparruaren mantentze- eta kontserbazio-lanen ardura.
  • Birgaitzeko hirigintza-sozietateak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Udal interesdunaren baimena egiaztatzea
  • Betekizunak

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Etxebizitza Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

    Kodea

    030804

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    6 hilabete

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Justifikazioa


    Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.