2016an eta 2017an euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko diru-laguntza

[kultura-ondarea-ikerketa]

LABURPENA
Xedea

Deitutako laguntzen xedea ikerketa-proiektuak egitea da; hain zuzen ere, euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-proiektuak, ondare materiala –higiezina eta higigarria– nahiz immateriala barne.

2. artikulua.- Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

Kultura-ondarea –zentzu zabalean ulertuta– hobeto ezagutzen laguntzen duten eta berau babesteko irizpide oinarridunak zehazten eta tresna erabilgarriak egiten laguntzen duten proiektuak lagundu ahal izango dira diruz. Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izango dira proiektuak, eta iturri dokumental, bibliografiko, arkeologiko, toponimiko, grafiko eta ikusizkoak, baita ahozko transmisioko iturriak ere, izango dituzte oinarri.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
    • Eskatutako unibertsitate-titulua izatea egiaztatzeko | Geografia eta Historia, Historia, Filosofia eta Letren (Geografia eta Historia atala) edo baliokideen lizentziadun edo gradudunaren goi-mailako unibertsitate-titulua duten pertsona fisikoek eskuratu ahal izango dute diru-laguntza hau. Azken horren espezialitateei dagozkien titulazioek ere balio dute: Antzinaroaren Historia, Erdi Aroko Historia, Aro Berriaren Historia, Historia Garaikidea, Arkeologia eta Historiaurrea, bai eta kultura-ondarearen ikasketei esku lotutako beste batzuk ere, esaterako, Antropologia, Paleontologia eta Artearen Historia.
    • Jarduteko gaitasun nahikoa izatea.
    • Diru-laguntza horiek emateko ?eta, bidezko denean, ordaintzeko? ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Diru-laguntza horiek emateko ?eta, bidezko denean, ordaintzeko?, halaber, ezinbestekoa izango da halako prozeduretan jasotako diru-laguntzak itzultzea, baldin eta itzulketa-prozeduraren bukaeran hala eskatzen duen ebazpena ematen bada.
    • Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jaso duten eskatzaileak, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa barne.
    • Minimis-araubideko 200.000 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso ez izana, ez azken bi ekitaldietan, ez uneko ekitaldian
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan. | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Memoria: egingo den ikerketa-proiektuaren memoria
  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzeko eskatzailearen curriculum vitaea eta, hala badagokio, proiektua egingo duen taldea osatzen duten pertsonena.
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, 8. artikuluan adierazitako tokietan eskura dagoen «Gastuen aurrekontua» izeneko ereduaren araberakoa.
  • Aurkeztutako proiektua ziurtatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera zientzia-erakunde bati lotutako unibertsitate-irakasle edo ikerlari doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena. Aurkeztutako proiektua bigarren edo hirugarren zikloko unibertsitate-irakaskuntza arautu baten esparruan egiten bada (master-tesia edo doktorego-tesia), egiaztatu egin beharko da txostenean, amaierako balorazioak aintzat hartu dadin.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
  • Ikerketa bera xede duten proiektuak, kultura-ondasunen babesari aplikatutako dimentsio praktikorik ez duenak baztertuta egongo dira
  • Laborategian egin beharreko analitikak, ikerketaren xede nagusia badira: karbono-14, DNA, eta abar. baztertuta egongo dira
  • Kultura Ondarearen Zuzendaritzak deialdi honen aurretik egin dituen ondare-katalogoak egitea xede duten proiektuak baztertuta egongo dira
  • Landako ikerketa arkeologikoko lanak (hainbat urtetako programak), lurpean nahiz eraikinetan (altxaeren analisia), foru-aldundiek edo beste administrazio publiko batzuek abiarazitako beste diru-laguntzen ildo batzuetan diruz lagun badaitezke, baztertuta egongo dira
  • 7/1990 Legearen 45.5 artikuluan zehaztutako betearazpen-beharraren ondorio diren lan arkeologikoak; hots, gune edo ondasun arkeologiko kalifikatuei eta inbentarioan jasotako ondasunei eragiten dieten edozer motatako lanen ondorioz beharrezkoak diren jarduerak baztertuta egongo dura
  • Foru-aldundiak edo beste administrazio publiko batzuk egiten ari diren jarduerak baztertuta egongo dira
  • Lana banaka edo taldeka egin ahal izango da. Taldeka egiten bada, diru-laguntza bakarra emango da, eta pertsona fisiko batek ordezkatu beharko du taldea. Hori, bada, zuzendari zientifikoa izango da, eta proiektuaren arduraduna. Pertsona hori diru-laguntzaren onuradun bakarra izango da. Proiektu baten zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsona deialdi honetara aurkeztutako proiektu bakarrean baino ezingo du halakotzat agertu.
  • Diru-laguntza hau ez da bateragarria izango edozer motatako beka edo laguntzekin edo ikerketa berera bideratutako bestelako sarrerekin.
  • Diru-laguntzaren xede diren proiektuek hasita egon behar dute, edo 2016ko ekitaldian hasi, eta 2017ko urriaren 2a baino lehen amaitu. Ezingo da gauzatzeko epea data horietatik aurrera atzeratu edo handitu.
Aurrekontuko zuzkidura
160000
Prestazio ekonomikoa

Aurreko artikuluan aurreikusitako xedera, 160.000 (ehun eta hirurogei mila) euro bideratuko dira. Horietatik 80.000 (laurogei mila) euro 2016ko aurrekontuari dagozkio, eta 80.000 (laurogei mila) euro 2017rako konpromiso-kredituetarako dira.

Diru-laguntzek onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute, proiektuko 16.000 (hamasei mila) euro gainditu gabe; betiere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan.

Diru-laguntza hau ez da bateragarria izango edozer motatako beka edo laguntzekin edo ikerketa berera bideratutako bestelako sarrerekin.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

a) Lehenbizi, diru-laguntzaren % 50, diru-laguntza esleitzen den unean.

b) Ondoren, gainerako % 50, emateko ebazpenean zehaztutakoari jarraikiz, gastua justifikatu ondoren, diru-laguntzaren indarraldia amaitzean eta aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztuta.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
W85_KOI_2016