Museoentzako eta bildumentzako diru-laguntzak 2015.urtean

[mub]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Diru-laguntza hauen bidez, jarduera-ildo estrategiko hauetan eragina izango duten proiektuak egin daitezen bultzatu nahi da:

a) Bilduma kudeatzea eta hari buruz jakiteko modua hobetzea.

b) Erakusketa iraunkorrak hobetzea eta aldi baterako erakusketak antolatzea.

c) Funtzio hezitzailea, ludikoa eta kulturala sustatzea beren jarduera-eremuan.

d) Beren jarduera-eremuarekin zerikusia duen ezaguera sortzea eta hedatzea.

e) Kudeaketa hobetzea eta berrikuntza sustatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskadiko Museo eta Bildumen erregistroan inskribatutako museo edo bildumen titularrak. Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gobernu-organoetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila partaide duten fundazioak ez izatea.
    • Kapitalean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra partaide duten merkataritza-entitateak ez izatea.
    • Foru-aldundien titulartasuna duten museo edo bildumak ez izatea.
    • 2015erako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailari dagozkion aurrekontuetan ohiko gastuetarako diru-laguntza izendunak esleiturik dituzten museo eta bildumenak ere ez izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

  • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Ekintzaren edo proiektuaren txostena eta aurrekontuko imprimakia aurkeztea
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ezingo dira onuradun izan 4/2005 Legea bete ezean (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa). Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Ezingo dira izan onuradun EAEko Administrazio Orokorrarekin diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordaintzeke dituztenak, bai ordainarazpen aldian edo, haien aurka premiamendu-bidea erabili ezin den entitateak badira, berriz, borondatzeko epean ordaindu gabeko zorrik badute. Ondorio horietarako ulertuko da onuradunek edo entitate laguntzaileek egunean dituztela diru-laguntzen itzulketaren ondoriozko betebeharrak, baldin eta zor horiek geroratuta edo zatikatuta badaude, edo zor horiek etenda badaude itzulketarako ebazpena aurkaratu delako.
Aurrekontuko zuzkidura
600.000 euro
Prestazio ekonomikoa


Diru-laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.- Emango diren diru-laguntzek ez dute gaindituko egin beharreko proiektuaren aurrekontu osoaren % 90a.

2.- Edonola ere, proiektu bakoitzari gehienez 45.000 euro eslei dakizkioke.

3.- Onuradun bakoitzak bi proiektu eskatu ahal izango ditu, bakar bat gehienez ildo estrategiko bakoitzerako.

Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

a) Jardueraren edo proiektuaren maila zientifikoa, kalitatea eta izaera berritzailea, bai eta aurrekontuaren egokitasuna, aurkeztutako jardueraren edo proiektuaren helburuekiko, bai eta ekonomiaren, efizientziaren eta iraunkortasunaren printzipioekiko ere: 35 puntu, gehienez ere.

b) Jardueraren edo proiektuaren eta beste museo eta kultura-erakunde batzuen arteko lotura , bai eta jarduerak edo proiektuak gizartean duen eragina: 35 puntu, gehienez ere: 35 puntu, gehienez ere.

c) Museoak edo bildumak azken urtean gauzatutako jarduera-plana, kultura-, zientzia-, gizarte- eta ekonomia-alorreko eraginari dagokionez: 30 puntu, gehienez ere.

Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Beraz, esleipena egiteko, aurkeztutako eskariak erkatu eta lehentasunen arabera ordenatuko dira. Bakarrik emango zaie diru-laguntza irizpide horien arabera 65 puntu gutxienez lortu dituzten eskabideei.

 

Ordainketa-modua:


Ematen diren diru-laguntzak bi zatitan ordainduko zaizkie onuradunei:

a) Lehenengo ordainketan esleitutako diru-laguntzaren erdia emango zaie. Horretarako, hiru hilabeteko epea egongo da, diru-laguntza esleitzen duen ebazpena argitaratzen denetik.

b)  Bigarren ordainketa, 2016ean emango zaie, lagundutako jarduketa eta haren benetako kostua justifikatu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

     

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Emandako diru-laguntzaren justifikazioa

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da SEI HILABETEKO epean, deialdiaren agindua indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta. Ebazpen hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko web-orrian argitaratuko da, interesdunek horren berri izan dezaten.
Ebazpena emana
EBAZPENA (PDF , 139.48 KB) [2015/12/30]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Hezkuntza, Hizkuntza Poltika eta Kultura Saila.

Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

Museoen Zerbitzua

945019472-945016929

Kodea
W85B_MUB_2015