Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

[2015. urtean goi-maila parte hartzeko diru-laguntzak ]  2015. urtean goi-mailako kirol lehiaketak parte hartzeko diru-laguntzak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea


1.- 2015ean egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan jasotzen diren baldintzei jarraiki.

Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak.

Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da diru-laguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta euskal kirol-selekzioek parte hartzen duten kirol- lehiaketetarako ere.

2.- 2015. urtean hasten diren ekitaldietarako ematen diren diru-laguntzak ezingo dira erabili urtealdi horretatik kanpoko gastuak ordaintzeko. Honako gastu hauek izango dira diru-laguntzaren xede: garraioa, ostatua, ekipajea eta logistika.

3.- Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako diru-laguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Kirol elkarteak
  • Helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek
Betekizunak eta merezimenduak
  • Onuradunen betebeharrak. Informazio xehatua

    Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti bete beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoaren, 48.tik 53.erako artikuluetan ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edonola ere:

    a) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean onuradunek ez badiote diru-laguntzari idatziz eta espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

    b) Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutzen bada lehiaketa, burututakoan Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari arbitroaren aktak eta
    lehiaketako behin betiko programa helaraziko zaizkio.

    c) Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabili beharko da diru-laguntza, Kultura, Gazteria eta Kiroletako Sailburuordearen ebazpenarekin bat etorriaz.

    d) Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak betetzeko eskatutako informazio guztia ematea, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzei dagokienez.

    e) Programaren exekuzioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak eskatzen duen informazio guztia ematea.

    f) Jarduera burutzen ari delarik eta leku agerikoan, adierazi beharko da ezen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak laguntzen duela hura diruz; salbu eta jarduera bukatu ostean eman diru-laguntza.

    g) Jarduera aurkezteko burutzen diren ekitaldi publikoetara deitzea Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, salbu eta ekitaldia burutu ostean eman diru-laguntza; kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hara sortutako dokumentazioan jaso beharko da.

    f) Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.

  • Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
  • Eskabidearekin batera jardueraren memoria aurkeztea beharreskoa da
  • Dagokion federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada eskabidearekin batera aurkeztu beharreskoa da
  • Eskabidearekin batera diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua aurkeztea beharreskoa da .
  • Dagokion nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteotan nazioartean izandako parte-hartzeen kopurua egiaztatzeko eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da
  • Eskabidearekin batera aurkeztu beharreskoa da: Diru-laguntzaren xede izango litzatekeen proba barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.
  • Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da Dagokion federazioaren ziurtagiria, lehiaketan eskuratutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
  • Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da: Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, agindu honetan egindako gastuak egiaztatzeko ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.
Aurrekontuko zuzkidura
340.000
Prestazio ekonomikoa

Balioespen-batzordeak aztertuko ditu jasotako eskabideak, eta ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu jarraian aipatzen den
baremoaren arabera:

1.- Probaren maila (45 puntura arte):

●   Programa olinpikoa: 20 puntura arte

- Proba olinpikoa: 20 puntu

- NBOk onartutako nazioarteko federazio baten proba ez olinpikoa: 7,5 puntu

- NBOk onartu gabeko nazioarteko federazio baten proba ez olinpikoa: 0 puntu

●   Lehiaketa-maila: 10 puntura arte

- Nazioarteko goi-mailako lehiaketa: 10 puntu.

- Nazioarteko bigarren mailako lehiaketa: 5 puntu.

- Nazioarteko hirugarren mailako lehiaketa: 0 puntu.

●   Lehiaketan sartzeko sistema: 10 puntura arte.

Lehiaketan sartzeko sistemaren zailtasuna balioetsiko da; 10 puntura arte emango zaizkie aurre-sailkapena duten lehiaketei, eta 0 puntu nahieran sartzeko edo gonbidapen bidezko sistema dutenei.

●   Lehiaketa-esparrua: 5 puntura arte

- Mundukoa: 5 puntu. Lehiaketa bat mundu-eremukoa dela ulertuko da hiru kontinentetako edo gehiagotako lehiakideak baditu.

- Kontinentekoa: 0 puntu

2.- Kirolarien maila (10 puntura arte)

  • Azken 10 urteetako nazioarteko parte-hartzearen jarraitutasuna (5 puntura arte).

           - 7 parte-hartze baino gehiago azken 10 urteetan: 5 puntu.

           - 4tik 7 parte-hartzera azken 10 urteetan:

           - Parte-hartze 1etik 3ra edo gutxiago azken 10 urteetan: 0 puntu.

           - Eusko Jaurlaritzaren edo Kirolen Kontseilu Gorenaren goi-mailako kirolarien zerrendetan dauden euskal kirolariak (5 puntura arte)

                      Kirol indibidualak:

                              kirolari 1: 5 puntu.

                      Talde-kirolak:

                              2 kirolari: 5 puntu.

                              kirolari 1: 0 puntu


3.- Aurrekontu-faktoreak (25 puntura arte).

- Mugiarazitako kirolarien eta langile teknikoen kopurua (15 puntura arte): puntu 1 pertsonako, 15 puntura arte gehienez.

   Gehienez, kirolariengatiko 13 puntu eta teknikariengatiko 2 puntu balioetsiko dira.

- Jardunaldi-kopurua (2,5 puntura arte)

   Jardunaldi-kopurua 2,5 puntura arte balioetsiko da.

 - Lehiaketa-tokira bitarteko distantzia (7,5 puntura arte).

       Europa:

        – 1.000 km-ra arte = puntu 1.

        – 1.000 - 2.000 km = 2,5 puntu.

        – 2.000 km < = 5 puntu.

       Afrika, Amerika, Asia: 6 puntu.

       Ozeania: 7,5 puntu.

Kirol-diziplina berean eta kirol-maila bereko lehiaketetarako erakunde batek baino gehiagok aurkezten badute eskabidea, kiroletako azterketa tekniko bat egingo da, eta eskuratutako puntuazioak aldatu ahal izango dira horiek ordenara egokitzeko.


4.- Jardunaldi-kopurua (20 puntura arte)

- Lau lehiaketa edo probatik gora: 20 puntu.

- Lau lehiaketa edo proba: 15 puntu.

- Hiru lehiaketa edo proba: 10 puntu.

- Bi lehiaketa edo proba: 5 puntu.

- Lehiaketa edo proba bat: 0 puntu

Erakunde eskatzaileek eskabide bakar bat aurkeztu beharko dute, eskabide horretan zenbat lehiaketa edo proba sartzen diren gora behera,
baina horietako bakoitza erantsita, balioesteko.

Eskabide bat lehiaketa bakar baten barruko hainbat lehiaketa edo probei dagokienean, artikulu honetako lehen hiru ataletan jasotako lehiaketa edo proba guztien batez bestekoa egingo da: probaren maila, kirolarien maila eta aurrekontu-faktoreak. Ondoren, hiru atal horietako batez besteko puntuei 4. atalari dagokion puntuak batuko zaizkie (lehiaketen edo proben kopurua).

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi ordainketetan pagatuko da; lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamarrari dagokiona, eta esleipen-ebazpena jakinarazitakoan eta hura onartzeko epea igarotakoan gauzatuko da; eta bigarrena, beste berrogeita hamarrari dagokiona, 2016ko urtarrilaren 1etik hara gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatutakoan, zeina 2016ko martxoaren 31 baino lehenago burutu beharko baita.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da:

    1. Jardueraren memoria (II. eranskina).

    Honako alderdi hauei buruzko azalpen-memoria aurkeztu beharko dute:

    - Balioetsi beharreko lehiaketak.

    - Proba hori programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez.

    - Lehiaketa-maila.

    - Lehiaketan parte hartzeko sistema: sailkapen-sistemaren bat ote dagoen edo ez.

    - Lehiaketa-eremua. Mundukoa edo kontinentekoa.

    - Balioetsi beharreko lehiaketan edo lehiaketetan kirolariek eskuratutako postua. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.

    - Parte-hartzearen jarraitutasuna. Zenbat urtetan parte hartu duten nazioartean azken 10 urteetan.

    - Lekualdatutako kirolari eta teknikarien kopurua: jardunaldi-kopurua eta horiek non egin diren, bai eta lehiaketa-tokira bitarteko distantzia ere.

    2. Diru-laguntzaren xede izango litzatekeen proba barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko
    profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.

    3. Dagokion federazioaren ziurtagiria, lehiaketan eskuratutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean  lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.

    4. Dagokion nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteotan nazioartean izandako parte-hartzeen kopurua egiaztatzeko.

    5. Dagokion federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada.

    6. Diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua (III. eranskina).

    7. Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, agindu honetan egindako gastuak egiaztatzeko ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko
    dira.

    8. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza ekitaldian parte hartzearekin lotutako ekitaldi publikoetara gonbidatzeko konpromisoa, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; azken egoera horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik
    aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.

    9. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezko irizten duen adina dokumentazio osagarri eskatu ahal izango du.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, balioespen-batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epearen barru, deialdia egiteko aginduak indarra hartzen duen egunetik hara. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak