[2015. urtean goi-maila antolatzeko diru-laguntzak ]  2015. urtean goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea


1.- 2015. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketa ofizialak antolatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan xedatutako eran. Deialdi honen ondorioei dagokienez, honako hauek joko dira goi-mailako kiroltzat: nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

●   Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon beharko dute.

●   Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

●   Lehiaketa guztietan ere, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

●   Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde ezberdin bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.

●   Estatuaren eremuko edo erkidegoen eremuko kontsideratzen diren lehiaketak ez dira baloratuko.

Tenis kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

Surf kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

2.- 2015. urtean hasten diren lehiaketetarako ematen diren diru-laguntzak, ekitaldi horretako gastuak finantzatzeko bakarrik erabiliko dira.

3.- Agindu honetatik kanpo geratzen dira honako lehiaketa hauek: kirol ikuskari edo erakustaldi direnak, eta, halaber, nazioarteko eremua eta izaera ez dutenak.

4.- Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dira diru-laguntzak lortzeko; hain justu ere proposatutako lehiaketan zehar, eta, zehazki, publizitateari zein dokumentazioari dagokionez (gutuneria, kartelak, liburuxkak, programak, megafonia, etab.)

5.- Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako diru-laguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko
tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.

6.- Deialdi honetan erregulatutako diru-laguntzak lotuak dira Europar Batasunak ezarritako «mínimis» erregimenari.

 



Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
Betekizunak eta merezimenduak
Aurrekontuko zuzkidura
245.000
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Jarduera esplikatzeko dokumentazioa, eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa.

    1.– Jardueraren memoria (II. eranskina).

    ● Nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen diru-laguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia.

    Organismoa estatal egokiak nazioarteko lehiaketa ospatzea baimentzeari buruzko agiria.

    ● Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, proba guztien egutegia eta haiek non ospatuko diren jasotzen dituen agiria.

    ● Lehiaketa jada ospatua bada, emaitza ofizialak aurkeztu beharko dira, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada ospatu, aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari kopuruari buruzko aurreikuspena aurkeztu beharko dira.

    2.– Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariak pate hartu izana egiaztatzeko agiria, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren edo/eta Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonoziturik diren kirolariei dagokienez.

    Eskabide aurkezten denean jada ospaturik badago lehiaketa: arbitroaren akta, eta akta horretako zerrendetan goi-mailako euskal kirolariak zenbat diren egiaztatzeko agiriak.

    Eskabidea aurkezten denean ospaturik gabe badago lehiaketa: lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzen dokumentazioa.

    Lehiaketa aurreko urteetan ospatu bada: arbitroaren akta, eta ospatutako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.

    3.– Lehiaketako programa, eta, halakorik balitz, maila edo/eta parte-hartze txikiagoko lehiaketako beste jarduera batzuk.

    4.– Sarrera eta jarduerako gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.

    5.– Beste erakunde publiko edo publiko batzuekin egindako itun edo lankidetzaz garatuz gero jarduera, garapen hori babesten duen kontatuaren edo itunaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako dokumentazioa.

    6.– Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa:

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, balioespen-batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epearen barru, deialdia egiteko aginduak indarra hartzen duen egunetik hara. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak