[gazteria_egitarauak]  Gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak (2015)

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Gazteriaren esparruan, 2015. urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera zehatzak burutzeko diru-laguntzak ematea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Entitate eskatzailea dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egon behar da.
    • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo erakunde autonomiadunak ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Halaber, itzulketa-prozedura horietatik eratorritako diru-laguntzak itzultzeko betebeharra bete ez dutenei ezin zaie diru-laguntzarik eman, ezta ordaindu ere.
    • Entitate eskatzaileak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, indarrean dagoen legediak agindu bezala.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ondorengoak joko dira agindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen diren gastuak, baldin eta ezbairik gabe jarduera garatzearekin lotura badute. Diruz laguntzeko moduko gastuak bi multzotan banatzen dira: zuzenak eta zeharkakoak.
  • Diruz lagundutako gastu zuzenak. Diruz lagundutako gastu zuzenak dira, aurreko baldintzak aintzat hartuta, dena delako programa edo jarduera gauzatzearekin zuzenki loturiko kostu berariazkoak eta, beraz, programa edo jarduerari zuzenean kargatu dakizkiokeenak. Gastu zuzenen barruan, jarduera zabaltzeko gastuen diru-kopuruak ez du gaindituko, programa edo jarduerari emango zaion diru-laguntza zehazterakoan, programa edo jardueraren aurrekontuaren %20.
  • Diruz lagundutako zeharkako gastuak. Diruz lagundutako zeharkako gastuen barruan programa edo jardueraren aurrekontuaren %10eraino kopurua sartu ahal izango da, betiere onuradunaren kostu administratibo orokorren zati bat, behar bezala justifikatuta, programari edo jarduerari eslei dakiokeenean.
  • Inbertsio-gastuak ez dira inola ere diruz lagunduko. Zergei loturiko diru-zenbatekoak laguntzeko modukotzat joko dira, eskatzaileak berak benetan ordaintzen dituenean. Ez da laguntzarik emango zeharkako zergen ondoriozko gastuetarako, berreskuratu edo konpentsatu ahal badira.
  • Ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu gastuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
  • Agindu honen aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen dira jarduera hauek: Informazio xehatua

    a) Jarduera artistikoak, kiroletakoak edo berariazko laguntza-deialdiak dituztenak.

    b) Web inguruneko produktuak, datu-baseak edo programa eta aplikazio informatikoak diseinatzea, garatzea, hobetzea, aldatzea edo mantentzea soilik helburu dutenak

    c) Patrimonializa daitezkeen elementuetan inbertsioak edo gastuak egitea xede bakarra duten jarduerak.

    d) Autofinantziazioa kostu osoaren % 30 baino txikiagoa denean, hau da, erakunde eskatzaileak jarduerara bideratuko dituen diru-sarrera propioak jarduera horren aurrekontu osoaren % 30 baino txikiagoa denean. Diru-sarrera propiotzat hartuko dira kapitalean administrazio publikoen partaidetzarik ez duten diru-sarrerak, erakunde pribatuek egindakoak.

    e) Funtsezko ezaugarriak zehaztugabe dituzten jarduerak. Hau da, helburuak, jarduera-programa, non egingo diren, exekuzio-egutegia, hartzaileak edo aurrekontua zehaztugabe dituzten jarduerak.

    f) 6. artikuluko 1.a ataleko arloan jasota dauden jarduerak, Lurralde Historiko bakar bateko gazteei zuzenduta daudenean.

    g) Toki erakundeak egindako jarduerak, lurraldez gaindikoak ez direnak.

    h) Eskola-programen jarduera osagarriak.

    i) Baldin eta gainfinantzaketa deuseztatzeko asmoz eskatutako kopuruaren gainean egindako zuzenketaren ondorioz diru kopurua hutseraino murrizten bada. Hona gainfinantzaketatzat zer ulertzen den: aurreikusitako gastuak gainditzen dituzten aurreikusitako diru-sarrerak (eskatutako diru-laguntza guztiak barne).

  • Diru-laguntza jasotzen duten entitateen betebeharrak: Informazio xehatua

    a) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

    b) Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

    c) Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

    d) Agindu honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsonek edo entitateek konpromisoa hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren babesa berariaz eta argi aipatzeko, diruz lagundutako jarduera dela-eta diru-laguntza jaso dutela jakinarazten dien ebazpena jasotzen dutenetik aurrera egiten dituzten programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen dituzten gainerako material grafiko zein soinudunetan, zeintzuk Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan editatuak izan beharko baitute. Gainera, diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortzen diren liburu, liburuxka edo kartelen ale bat aurkeztu behar dute beren kontura edo, bestela, horien kopia euskarri fisiko edo magnetikoan, materialaren izaera edo euskarriaren egokitasunaren arabera. Konpromiso honetatik salbuetsita egongo dira behin jarduera bukatuta eskabidea aurkeztu eta diru-laguntza jasotzen duten erakundeak, baita diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien komunikazioa behin jarduera bukatuta jasotzen duten erakundeak ere.

    e) Diruz lagundutako jarduerak edo programak ordaindu behar den zerbitzu edo produkturen bat eskaintzen badu, erakunde onuradunak abantailak eskainiko dizkie, batez ere ekonomikoak, gazte-txartela dutenei.

    f) Diruz lagundutako jarduketa, programa edo zerbitzuetan gorabeheraren bat gertatuz gero, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio. Organoak, hala dagokionean, behar diren egokitzapenak egingo ditu, indarrean dagoen araubidearen arabera.

  • Erakundearen ordezkari legalaren nortasunaren egiaztagiria. Informazio xehatua

    Entitatearen ordezkariak, bide presentziala erabilita, ez badu bere oniritzia ematen Barne Ministerioak nortasun-datuak benetakoak direla egiazta dezan, datuok paperean (kopiak) edo euskarri elektronikoan (pdf formatuko kopia eskaneatua, sinadura elektronikoarekin) aurkeztu beharko ditu, eta honako honen bidez frogatuko du hori: Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo pertsona fisikoa identifikatzeko balio dezakeen antzeko agiriren bat.

  • Eskaerarekin batera, "Jardueraren memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da
  • Eskaerarekin bateria, Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia aurkeztu behar da.
  • Eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.
  • Ordezkariaren nortasunari dagozkion datuak eskuratu edo egiaztatzeko baimena organo kudeatzaileari espresuki emateko aukera izango dute diru-laguntza eskatzen duten entitateek eskabidean.
  • Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datubasean jasota egon beharko da. Informazio xehatua

    Horretarako "Eskaera eta beste izapide batzuk" atalean dagoen "Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan" berariazko izapidea bete behar da.

Aurrekontuko zuzkidura
480.000
Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak aurkezten den proiektu bakoitzaren aurrekontu onartuaren %70eraino irits daitezke. Emandako kopuruak exekutatutako aurrekontuan gastu guztien %70etik gora egiten badu, muga horretaraino murriztuko da eman beharreko laguntza.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, deialdi honen babesean entitate eskatzaile bakoitzari emandako dirulaguntzen guztizkoa ezingo da izan 180.000 eurotik gorakoa.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehenengo zatia, hau da, emandako diru-laguntzaren ehuneko berrogeita hamar, 20.a) artikuluan ezarritako epea igaro ostean, baldin eta onuradunak diru-laguntzari berariaz uko egiten ez badio epe horretan.

b) Bigarren ordainketa, likidazioaren ondorio den zenbatekoa, hurrengo ekitaldian, emandako diru-laguntzaren erabilera Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren aurrean justifikatu ostean.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean jasota egon beharko da, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Behin diruz lagundutako jarduerak bukatu eta gero, eta betiere hurrengo urtealdiko martxoaren 1a baino lehen, diru-laguntzen entitate onuradunek deialdian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua argitaratu eta biharamunetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak