[ebpn_esep_aisia]  EAEko toki-erakundeetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia / Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (EBPN/ESEP) garatzeko diru-laguntzak: aisia, familia transmisioa, mintzapraktika eta etorkinak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea
  • Euskararen erabilera bultzatzeko, aisiako eta kiroletako begirale eta entrenatzaileei euskara erabiltzeko estrategiak irakasteko jarduerak egitea, bai eta horiekin lotutako prestakuntza materialak ere.
  • Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten jarduerak egitea.
  • Mintzapraktika lantzea helburu duten jarduerak egitea. 
  • Euskara eta haren mundua etorkinengana hurbiltzea helburu duten jarduerak egitea.
  • Irakaskuntzaren markoan, eskola orduz kanpo garatzen direnak.
  • Aisia eta kirol jardunean haur eta gazteen artean euskararen erabilera areagotu eta sendotzea helburu duten jarduerak egitea.
  • Ludotekak, gaztetxokoak, udaleku irekiak eta gisakoak lagunduko dira osorik euskaraz burutzen badira, toki-erakundeen eremuko euskaldunen portzentajearen arabera.

Honako jarduera hauek ez dira diruz lagunduko:

  • Eskola-agenda liburukiak, egutegiak eta gisakoak.
  • Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera bultzatzeko jarduerak eta diru-laguntzak, salbu eta Aginduaren 8.1.2. artikuluan aipatzen direnak.
  • Bekak, ikerketa lanak, kale-neurketak eta gisakoak.
  • Corpusarekin zerikusia duten jarduerak: toponimia, tokiko euskalkia, esaera zaharrak eta gisakoak.
  • Toki-erakundearen erabilera planari dagozkion jarduerak.
  • Eskola orduetan egindako jarduerak.
  • Euskalduntze-Alfabetatzeari dagozkion diru-laguntzak, bekak eta kanpainak (transmisioari eta etorkinei dagozkienak izan ezik).
  • Helduentzako euskarazko tailerrak eta ikastaroak (transmisioarekin lotutakoak eta etorkinei zuzendutakoak izan ezik).
  • Hedabideei diru-laguntzak, harpidetzak eta gisakoak.
  • Hezkuntzaren eremukoak direnak: ikastetxeei edo ikastetxeen elkargoei diru-laguntzak (salbu eta eskolaz kanpoko jarduerak laguntzekoak badira), materiala itzultzea, euskarazko haur-eskolak eskaintzea, uda ikastaroetara joateko diru-laguntzak, lan-praktikak euskaraz egiteko diru-laguntzak, matrikulazio kanpainak eta gisakoak.
  • IKTen sorkuntza eta lokalizazioa.
  • Izen-abizenen euskarazko grafia erabiltzearen aldeko kanpainak, euskararen aldeko jaietara joateko irteerak eta gisakoak.
  • Helduentzako ikuskizunak, oro har, eta haur eta gazteen ikuskizunetan hizkuntzaren aldetik parte hartze aktiborik eskatzen ez dutenak.
  • Kulturgintzako jarduerak: hitzaldiak, kultur agendak, erakusketak, kultur asteak, euskal folklorea bultzatzekoak, azokak, haur eta gazteei zuzenduta ez dauden literatur lehiaketak eta gisakoak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Toki-erakundeak Informazio xehatua

    - Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak
    - Euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa izanez gero, toki-erakundeen mendeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko erakundeak
    - Eta xede horrekin lankidetza hitzarmen bidez elkartutako toki-erakundeak

    Eskakizunak:
    • Deialdi honetara aurkezten diren entitateek ezin izango dute euskara zerbitzua lurralde historiko batean baino gehiagotan eskaini
    • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu behar da onuradunei diru-laguntzak eman eta, hala bada, ordaindu ahal izateko.
    • Eskatzailea toki-erakunde baten mendeko edo toki-erakunde bati lotutako zuzenbide publikoko erakundea izanez gero, Aginduaren 2.3 eta 2.5 idatz-zatietan adierazitako betekizunak toki-erakunde bakoitzak ere betetzen dituela frogatu behar du.
    • Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman behar dute.
    • Eskatzaileak ezinbestekoa izango du lanpostu zerrendan hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak ezarrita izatea, betiere V. plangintzaldiari dagokion indizea betez. Era berean, erakunde bakoitzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu eta gauzatu beharko du
    • Laguntza deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu honako pertsona juridikoak: zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekua dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da aurkeztu sexu arrazoiengatik bereizkeria egitearren zigortua dena.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Eskatzaileak egiaztatuko du eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla, eta, laguntza hauen onuradun izateko, indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen direla.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du prest dagoela HPSko balorazio batzordeari behar duen informazioa emateko, dokumentazioaren inguruan sortutako zalantzak argitze aldera.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du lanpostu zerrendan hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak ezarri dituela eta betiere derrigorrezko indizea eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana betez.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du aurrekontua betetzerakoan lanpostu zerrendako pertsonalaren gastuari dagokion zenbatekoa kendu egin duela.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du EBPN/ESEP plan estrategikoa onartu, indarrean eta HPSra bidalia duela, C multzora aurkezten denak izan ezik. Jadanik onarturik dagoen EBPN plan estrategikoa 2015ean amaitzen bada, 2016rako nahitaez ESEPen plan estrategikoa onartuko du.
  • Eskatzaileak egiaztatuko du Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua, indarrean eta HPSra bidalia duela.
  • Erakunde eskatzaileak inprimaki bat bete beharko du, eskaerarekin batera, non jasotzen den 2015-2016 aldirako plana eta jarduerak garatzeko aurreikusi den aurrekontua.
  • Eskatzaileak, eskaera normalizatuarekin batera, 2015-2016 aldirako planean aurreikusten diren jardueren fitxak aurkeztu behar ditu. Jarduera bakoitzeko fitxa bat bete behar da. Informazio xehatua

    Jarduera fitxaren - Eraginpeko giza taldea - eremua betetzeko informazioa

    Jarduera fitxetan dagoen “Eraginpeko giza taldea” eremua betetzeko komenigarria da toki-erakundearen biztanleriaren datu errelak kontuan hartzea. Datu horiek EUSTATeko web-orrian topa daitezke fitxategi honetan: “Euskal Autonomia Elkarteko biztanleria, lurralde eremuaren, jaioturtearen (urtea) eta sexuaren arabera (2011ko BEZ)”.

    Bada, fitxategi horretako datuak oinarritzat hartuz, beste fitxategi bat sortu dugu IRATI aplikazioak eskatzen duen formatura egokituz, era honetan:

    Fitxategia ikusteko edo deskargatzeko hemen klikatu: “Eraginpeko giza taldea (PDF, 980 KB)

  • Eskatzaileak 2015erako onartu den aurrekontua (edo, hori ez badago, luzatutako aurrekontua) aurkeztu behar du, ahalik eta gehien desglosatua, EBPN/ESEPeko esparruak kontuan hartuta, ahal bada. Ez dago eredu jakinik horretarako.
  • Eskatzailea udalaz gaindiko toki-erakundea izanez gero, eskaerak zehaztu behar du zein udalek parte hartzen duten jardueretan
  • Eskatzaileak edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri eman beharko du. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. 

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Jarduera fitxa" inprimakian adierazi behar da.

  • Laguntzagai diren jarduerek errespetatu behar dituzte giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun balioak. Ondorioz, jarduera horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso, ezta beraien duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementuetarik bat ere.
  • Eskatzaileak agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, ikus-entzunezkoetan edo elektronikoetan adierazi behar du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako babesa. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua erabili behar du.
  • Eskatzaileak indarrean dauden lege eskakizunak bete behar ditu jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.
  • Eskaera elektronikoetan, toki-erakundearen izenean eskaera egiten duten pertsona fisikoek ordezkarien erregistroan alta emanda egon behar dute. Informazio xehatua

    Eskaera elektronikoa erakundearen txartelarekin egiten ez dutenek, ordezkarien erregistroan alta eman egon behar dute.

  • Eskatzaileak ezingo du hizkera sexistarik, ez erabilera estereotipaturik erabili, gizon eta emakumeen rolei dagokienez.
  • Eskatzailea ezin da egon EAEko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.
  • Eskatzaileak adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakutsiko dio. Horretarako, nork bere deontologiako arauak beteko ditu, eta, aldi berean, politika-aniztasuna, eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.
  • Eskatzaileak proiektuen edo jardueren aurrekontuan % 40ko ekarpena egin behar du gutxienez, 10.1.d artikuluan aipatzen diren toki-erakundeen kasuan izan ezik.
Aurrekontuko zuzkidura
2.031.000 euro
Prestazio ekonomikoa

Toki-erakunde onuradunari gehienez ere aurkeztutako aurrekontuaren % 40ko diru-laguntza emango zaio. Horrezaz gain, toki-erakunde bakoitzari agindutako guztirako diru-kopuruak ezingo du 120.000 euroko muga gainditu.

Gehienezko muga horren azpian tarteko gehienezko mugak ezarriko dira, kasuan kasuko biztanleria kontuan izanda.
Muga horiek hauek izango dira: <5000 biztanle (20.000 euro); <10.000 biztanle (35.000 euro); <20.000 biztanle (50.000 euro); <30.000 biztanle (65.000 euro); <40.000 biztanle (80.000 euro); <50.000 (95.000) eta ≥50.000 biztanle (120.000 euro).

Toki-erakunderen bati diru-laguntza onartzen bazaio multzo bat baino gehiagorako eta gehienezko muga gainditzen badu, multzo bakoitzari dagokion dirua proportzionalki birkalkulatuko da.

Dentsitate gutxiko mankomunitateei edo kuadrillei (km2-ko 120 biztanle baino gutxiago dituztenei) 12.000 euroko diru-laguntza gehigarria emango zaie, betiere gainfinantzaketa ez badago.

Eskatzaile bakoitzari esleitutako diru-laguntza 2000 eurokoa izango da gutxienez. 2000 euroko diru-laguntzara iristen ez direnak bazterrean geratuko dira.

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzaren urteroko ordainketa honela egingo da:

- Zenbateko osoaren % 25a ordainketa bakarrean egingo da, ebazpena jakinarazi eta hamar (10) egun balioduneko epea amaitzen denetik bi (2) hilabeteko epean. Dena den, hamar (10) egun balioduneko epe hori heldu baino lehen HPSren onarpen-agiria jasotzen bada, ordainketa bideratzen hasiko da.

- Zenbateko osoaren % 50a ordainketa bakarrean egingo da, diru-laguntzaren justifikazioa jaso eta ontzat hartu ondoren, hilabeteko epean.

- Zenbateko osoaren gainerako % 25a ordainketa bakarrean egingo da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat hartu ondoren, hilabeteko epean.

Edozein kasutan, Eusko Jaurlaritzak, zerga bilketen bilakaeraren ondorioz, 2016ko aurrekontuan doiketak izanez gero, urte horretan ordainduko den zenbatekoa HPSko 2016ko aurrekontuetan helburu horretarako jasotako dotaziora mugatuko da. Aurrean esandakoaren ondorioz, aipatu dotazioa esleipen ebazpenean jasotakoa baino txikiagoa izanez gero, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ebazpen berri bat emango du 2015ean eta, ondorioz, 2016ko aurrekontuen pentzudan esleitutako hasierako zenbatekoa murriztu egingo da.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskatzaile guztiek aurkeztu beharrekoa:

    • Eskaera
    • “Planaren aurreikuspena” inprimakia
    • "Jarduera fitxa" inprimakia, jarduera bakoitzeko bat
    • Euskara sustatzeko 2015erako onartu den aurrekontua. Ez dago inprimakirik

    Kasuan-kasuan aurkeztu beharrekoa:

    • Soilik mankomunitate edo kuadrillen kasuan: "Udalerriak" inprimakia.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Laguntza Onartzea

    Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Diru-laguntzaren justifikazioa bi alditan egingo da:

    Lehenengoa, 2016ko apirilaren 15a baino lehen. Erakunde onuradunen ordezkariak ziurtagiri bat ("Planaren tarteko betetze-maila" inprimakia) bidali beharko du, diru-laguntzetara aurkeztutako planaren betetze-maila adieraziz.

    Agiri hau aurkeztu ezean, ez da bigarren ordainketarik egingo.

    Bigarrena, 2017ko apirilaren 15a baino lehen. Agiri hauek aurkeztu behar dira:

    a) 2015-2016 planaren amaierako betetze-maila adierazten duen ziurtagiria (“Planaren amaierako betetze-maila” inprimakia), ziurtatze-ahalmena duen organoak sinatua: entitate onuraduneko idazkariak edo idazkari kontu-hartzaileak.

    b) Ziurtagiri batek adieraziko du 2015-2016 planean aurreikusi diren jarduera bakoitzari esleitutako diru-laguntzen objektua eta xedea bete direla, eta horretarako erabilitako diru-kopurua ere zehaztuko du, 2016ko abenduaren 31rainoko gastu osoa justifikatuz. Ziurtatze-ahalmena duen organoak sinatuko du: entitate onuraduneko idazkariak edo idazkari kontu-hartzaileak.

    Era berean, xede berbererako jasotako bestelako diru-laguntzak adierazi behar dira, baldin eta aurretik adierazi ez badira, eskatzaileak eskabidea aurkezterakoan haren eragina ezagutzen ez zuelako ("Justifikazio fitxa" inprimakia).

    c) Materiala sortzen denean (katalogoak, kartelak, agiri grafikoak, etab.), sortzen den materialaren ale bana bidali behar da, euskarri elektronikoan edo paperean. Horrez gain, "Justifikazioa-Materiala" izeneko inprimakia bete behar da.

    d) Indarrean dagoen plan estrategikoa osoko bilkurak edo eskumena duen organoak onartu duela adierazten duen agiria, baldin HPSren esku ez badago.

    Agiri horiek aurkeztu ezean, ez da hirugarren ordainketarik egingo.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak