Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

[Ikus-entzunezkoa]  Ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak (2014).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea 2014ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria

      Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.

  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.

      Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona fisiko edota juridiko pribatu independenteak izatea.
  • Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea.
  • Alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikusentzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
Aurrekontuko zuzkidura
1.800.000
Prestazio ekonomikoa

Proektuen garapena

  • Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen artean, ehun mila (100.000,00) euro zinemarako, telebistarako eta multimediarako proiektuak garatzeko zuzenduko dira.
  • Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek diru-laguntza jasoko dute, ondoko puntuetan ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitateari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte.
  • Laguntzaren kopurua honela kalkulatuko da: lortutako puntuazioaren ehunekoari dagokion eskatutako kopuruaren ehunekoa.
  • Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da puntuazioaren % 50 balorazio-fasean.
  • Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera, proiektu zehatz bati zuzendutako kopuruak ezingo ditu jarraian aipatzen diren mugetako bat bera ere gainditu:
    • Hogeita hamar mila (30.000,00) euro.
    • Proiektua garatzeko aurrekontuan dauden gastuen %50 (gastuok ez dute produkzioari dagokion aurrekontu osoaren %20 gaindituko).
  • Gutxienez, jasotako zenbatekoaren %20 gidoia garatzeko erabiliko da.
  • Laguntza koprodukzioa egiteko eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez %20ko partaidetza izan beharko du ikus-entzunezko produkzioan eta, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ez da produktore eskatzaileak duen partaidetza errealaren %50 baino gehiago izango.
  • Beste laguntza publiko batzuk lortzen badira, laguntza guztien zenbatekoak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezin du izan proiektuaren garapenaren kostuaren %50 baino gehiago.
  • Produkzio-etxe bakoitzak modalitate honetarako eskabide bat baino gehiago aurkezteko duen aukerari kalterik egin gabe, pertsona onuradun bakoitzeko laguntza bakar bat eman ahal izango da. Hala, bada, balorazio onena lortzen duen eskabideari emango zaio eta gainerakoak ezetsi egingo dira. Hortaz, beste eskatzaileen proiektu batzuei ere laguntzak eman ahal izango zaizkie, nahiz eta proiektuok beste onuradun baten bigarren eskabideak eta hurrengoek baino balorazio baxuagoa lortu duten.

 

Fikziozko film luzeen produkzioa

  • Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira miloi bat (1.000.000,00) eurokoa da.
  • Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun mila (300.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du film luzeen produkzioari dagokion kostuaren %50 baino gehiago izan.
  • Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:
    • Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.
    • Bakarka hartuta edo beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako diru-laguntzak edo laguntzak batuta, ez da inoiz ere onuradunak aurrera eraman nahi duen jardueraren kostua baino edo hasieran jarri zen helburuaren kostua baino handiago izango.
  • Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren %20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.
    Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.
    Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.
    Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.
    Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 22. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

 

Animaziozko film luzeen produkzioa

  • Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira laurehun mila (400.000,00) eurokoa da.
  • Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu berrehun mila (200.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du film luzeen produkzioari dagokion kostuaren %50 baino gehiago izan.
  • Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:
    • Ez du produkziorako aurrekontuaren %20 gaindituko.
    • Bakarka hartuta edo beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako diru-laguntzak edo laguntzak batuta, ez da inoiz ere onuradunak aurrera eraman nahi duen jardueraren kostua baino edo hasieran jarri zen helburuaren kostua baino handiago izango.
  • Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren %20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.
    Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.
    Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.
    Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.
    Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 22. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

 

Sortze-dokumentalen produkziorako laguntzak

  • Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta laurogei mila (180.000,00) eurokoa da.
  • Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurogei mila (60.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du dokumentalaren produkzioari dagokion kostuaren %50 baino gehiago izan.
  • Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:
    • Ez du produkziorako aurrekontuaren %20 gaindituko.
    • Bakarka hartuta edo beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako diru-laguntzak edo laguntzak batuta, ez da inoiz ere onuradunak aurrera eraman nahi duen jardueraren kostua baino edo hasieran jarri zen helburuaren kostua baino handiago izango.
  • Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren %20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.
    Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.
    Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.
    Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.
    Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 22. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

 

Film laburren produkzioak

  • Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta hogei mila (120.000,00) eurokoa da.
  • Proiektu zehatz batera zuzendutako kopuruak ezingo du inoiz filmaren gastu-aurrekontuaren %60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere. Gainera, proiektuari ematen zaizkion laguntza publiko guztien baturak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezingo du inoiz film laburraren kostu errealaren %90 gainditu.
  • Hautatutako proiektu batek bestelako diru-laguntzarik ez badu, laguntzaren gutxieneko kopurua hamar mila (10.000,00) eurokoa izango da, edo lehen idatz-zatian ezarritako muga orokorra aplikatzean bidezko ikusten dena.
  • Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko produkzioan gutxienez %20ko partaidetza izan beharko du. Produkzio bat euskal enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, 22. artikuluaren arabera onuradun gerta daitezkeenak, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.
Ordainketa-modua:

Xehetasunak aginduan ikustea.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA