Segurtasun Saila

2012/07/24 - Prebentzio-sistema karabela portugaldarra deritzon marmokaren jarraipena egiteko eta abisuak emateko eta Marmoka Project

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak prebentzio-sistema berria abiarazi du karabela portugaldarra deritzon marmokaren jarraipena egiteko eta abisuak emateko. Sistema horren bitartez, SOS Deiak - Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak hidrozoo arriskutsu horien balizko etorrerari buruzko informazioa emango die Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiei eta kostaldeko udalei; izan ere, euren garroetako kapsuletan daukaten substantzia erresumingarriarekin marmoka horiek min handia egin diezaiekete pertsonei.

Ekimen horrekin batera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Azti Tecnaliarekin lankidetzan jardungo du Marmoka Project (Marmoka Proiektua) izeneko azterlan zientifikoan. Kantauri itsasoan marmoken presentzia eta nondik norakoak ikertu nahi dira lan horretan, arrantzale, kirolzale eta itsasoan ibiltzen diren gainerakoek emango duten informazioa erabilita.

Horretarako banatu zaizkien fitxetan, gure uretako marmoka mota ohikoenen irudiak eta deskripzioak ikusi ahalko dituzte.

kanpainetara itzuli