Segurtasun Saila

2011/02/07 - Itsasoan eta mendian arduragabekeriaz ez jokatzeko hiritarren kontzientziaziorako kanpaina bat bultzatu du Eusko Jaurlaritzak

Liburuxka: Zure arinkeriak guztion kalterako diraOrokorrean hiritarrek itsasoan eta mendian egiten dituzten aisialdi eta kirol jardueretan arduragabekeriazko jokabideak erauzteko kontzientziazio kanpaina bat jarri du martxan Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak egindako ikerlan baten arabera, azken 15 urteotan itsasoan eta hiri-inguruetako guneetan 2.700 ekimen inguru egin dituzte; honek esan nahi du EAEn bilaketa eta erreskate operatiboa bi egunetik behin abiatzen dela.

Era berean, ikerlanak zehaztu du lurrean egiten diren bilaketa eta erreskate operazioak gero eta anitzagoak direla eta horien gastuak urteko 3.000.000 euro ingurukoak direla.

Raul Fernandez de Arroiabe Herrizaingo sailburuordearen hitzetan, kirol edo aisialdiko jarduerak egitera itsasora edo mendia doazenek, jakin beharra dute, jarduera bakoitzari dagokion hornidura erabili eta segurtasun neurri guztiak hartzeaz gain, adi jarraitu behar dituztela Euskalmetek eta Herrizaingo Sailak emandako abisu eta alertak. Horrela, egoera meteorologikoak muturrekoak direnean (alerta laranja edo gorria), bertan behera utzi beharko dituzte edozein motatako irteerak.

kanpainetara itzuli