Lehendakaritza

12/2016 Legearen babesean, giza eskubideen urraketaren biktimak aitortzeko eskaerak aurkezteko epea ireki da

(Prentsan, «Polizia Abusuen Biktimei buruzko Legea» ere esaten zaio)

2019ko apirilaren 4an, uztailaren 28ko 12/2016 Legearen aldaketa onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Horretan oinarrituta, eskaerak aurkezteko bi epe ireki dira.

1979aren eta 1999aren artean gertatutako kasuetarako epea

2019ko irailaren 27an, bi urteko epea ireki da 1979ko urtarrilaren 1etik 1999ko abenduaren 31ra bitartean jazotako kasuen eskaerak aurkezteko.

1960aren eta 1978aren artean gertatutako kasuetarako epe osagarria

Legea indarrean jarri ondoren, hamabi hilabeteko ezohiko epea ireki da (2019ko apirilaren 17tik 2020ko apirilaren 16ra), ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuan ezarritako betekizun guztiak bete arren aitortza eta erreparazioa eskatu ez edo epez kanpo eskatu zituztenek eskaerak aurkez ditzaten. Ezohiko epe hau 1960aren eta 1978aren artean biktima izan zirenentzat baino ez da

2019ko irailaren 27an, bi urteko epea ireki da 12/2016 Legearen betekizunak bete arren ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuak babesten ez zituen biktimentzat.

Nor da Legearen hartzailea?

Zio politikodun indarkeria-testuinguru batean giza eskubideak urratu zaizkiela uste dutenentzat da, egitateak inguruabar hauetan jazo baldin badira:

  1. Gertaera Euskal Autonomia Erkidegoan jazo bazen, edo, kanpoan gertatuta ere, biktima une hartan Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta bazegoen edo bertan 10 urtez bizi izan bazen.
  2. Gertaerak data hauen artean jazo baldin baziren:
    • 1978ko abenduaren 29tik 1999ko abenduaren 31ra bitartean, eskaerak aurkezteko ohiko epea bi urtekoa da, 2019ko irailaren 27tik aurrera
    • 1960aren eta 1978aren artean
      • ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuan ezarritako betekizun guztiak bete arren aitortza eta erreparazioa eskatu ez edo epez kanpo eskatu zituzten biktimentzat. Eskaerak aurkezteko urtebeteko ezohiko epea, 2019ko apirilaren 17tik 2020ko apirilaren 16ra;
      • 12/2016 Legearen betekizunak bete arren ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuak babesten ez zituen biktimentzat. Eskaerak aurkezteko bi urteko epea, 2019ko irailaren 27tik aurrera.
  3. Giza eskubideak urratu zituzten egitateetan funtzionario publikoek beren zereginak betez edo beren zereginetatik kanpo parte hartu bazuten edo taldean nahiz isolatuta, bakarrik eta kontrolik gabe jarduten zuten partikularrek parte hartu bazuten.
  4. Eta, horren ondorioz, pertsonen bizitza edo horien osotasun fisiko, psikiko, moral edo sexuala kaltetu bazen.

Nola aurkeztu behar da eskaera?

Biktima-izaera aitortzea nahi duten eskatzaileek eskaera-idazki bat aurkeztu beharko dute: euskadi.eus atarian elektronikoki bete dezakete, edo, bestela, egoitza elektroniko berean deskargatu dezakete eredu normalizatua, eta Zuzeneanen edozein bulegotan aurkeztu.

Eskaeran, giza eskubideak urratu zireneko inguruabarrak azalduko dira, eta Legean erregulatzen den biktima-izaera erakusteko garrantzitsutzat jotzen diren txostenak, ziurtagiriak eta dokumentuak erantsi.

Balorazio Batzordeak eskatzailearengana jo ahalko du, bai informazio gehiago eskatzeko, bai elkarrizketa egiteko.

Informazio gehiago

DDHHreparacionvictimas@euskadi.eus

Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia
Eusko Jaurlaritza - Nafarroa kalea 2
01007 Vitoria-Gasteiz
945.019.085 - 945.016.628

Dokumentazioa

Legearen eduki osorako sarbidea - 1

Legearen eduki osorako sarbidea - 2

Eskaera-idatzia

Azken aldaketako data: