Argitalpen-data: 2017/02/02

102/2011 Errege Dekretuaren aldaketa argitaratu da

39/2017 Errege Dekretuaren bitartez ezartzen dira aldaketak

Informazio publikoko izapidea gainditu ostean, urtarrilaren 28an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) airearen kalitatearen hobekuntzari dagokion 102/2011 Errege Dekretuaren azken aldaketa; Hauxe da, errege dekretua 2015/1480/EB Zuzentarauak ezarritakora moldatzen duen aldaketa.  

Honakoak dira Errege Dekretu dekretu berri honek (39/2017 ED) ezartzen dituen aldaketa nagusiak: 

  • Ondorengo kutsatzaileei dagozkien datuen kalitate helburuak: bentzo(a)pirenoa, artsenikoa, kadmioa eta nikela, bentzo(a)pirenoa ez diren beste hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAP), merkurio gaseoso totala eta guztizko metakinak.
  • Inguruko airearen kalitatearen ebaluazio egokia honako kutsatzaileentzat: sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa eta nitrogeno oxidoak, karbono monoxidoa, bentzenoa, partikulak eta beruna.
  • Aurreko puntuan aipatutako kutsatzaileen neurketa puntuen mikroinplantazioa eta dokumentazio nahiz kokalekuen aukeraketa berriro ebaluatzeko eskakizunak.
  • Ondorengo kutsatzaileen kontzentrazioak ebaluatzeko erreferentziazko metodoak: sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa eta nitrogeno oxidoak, partikulak (PM10 eta PM2,5), beruna, bentzenoa, karbono monoxidoa eta ozonoa, artsenikoa, kadmioa, merkurioa, nikela eta HAPak. Normalizazioa eta entsegu txostenak.
  • Ozono kontzentrazioak neurtzeko gutxieneko neurketa puntu finkoak zehazteko irizpideak.
  • Merkurio partikulatua eta merkurio gaseoso dibalentea determinatzeko beharraren zuzenketa.
  • Airearen kalitate indize nazionala ezartzeko etorkizuneko araudiaren garapenaren oinarriak ezartzea. 

Informazio gehiago