Lehendakaritza

X. Legealdiaren Gobernu lantaldea

X. Legealdia (2012ko abendua - 2016ko azaroa)

Jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua (PDF, 229 KB)

 

Iñigo Urkullu Renteria

Lehendakaria

Biografia

    Iñigo Urkullu Renteria 2012ko abenduaren 15ean izendatu zuten Eusko Jaurlaritzaren lehendakari, egun horretan egin zuen-eta karguaren zina Gernikako Arbolaren azpian. Iñigo Urkullu gaztetatik konprometitua egon da politikarekin. 2007tik eta 2012ra bitartean EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidentea izan zen. Horren aurretik, Bizkaiko Buru Batzarreko buru izan zen (BBB) zortzi urtetan zehar.
    Eusko Legebiltzarrean Bizkaiko legebiltzarkide gisa bete dituen lau legegintzaldietan (1994-2007), hainbat batzordetako kidea izan zen —esaterako, Hezkuntza eta Kultura Batzordekoa, Autogobernuari buruzko Batzorde Berezikoa edo Presazko Legegintza, Araudia eta Gobernuko Batzordekoa, besteak beste— eta hiru legegintzalditan zehar Giza Eskubideen Batzordeko presidentea izan da (1998-2008). Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere izan zen (1994-2001); eta horren aurretik, EHUko Gizarte Kontseiluko kidea (1986-1989).
    Urkullu lehendakaria prestakuntzaz irakaslea da. Magisteritza ikasi zuen Euskal Filologia espezialitatean, eta irakasle lanetan aritu zen Portugaleteko Asti-Leku Ikastolan eta Bilboko Félix Serrano ikastetxe publikoan, irakaskuntza publikoan bere lanpostua lortu ondoren.

Josu Erkoreka Gervasio

Herri Administrazio Publikoa eta Justiziako sailburua

  • Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.
  • Zuzenbidean Doktorea UPV/EHU. 1990.

Esperientzia

  • Zuzenbide Administratibo irakasle Deustuko Unibertsitatean.
  • EHU/UPVko eta Praktika Juridiko Eskolako irakaslea.
  • Eusko Jaurlaritzako Erregimen Juridiko Sailburuordetzako Letratua.1991.
  • HAEE-IVAPeko Idazkari Nagusia. 1990
  • HAEE-IVAPeko Zuzendaria. 1995
  • Bizkaitik EAJ-PNVren Diputatu 2000 urtetik aurrera.
  • Kongresuan Euzko Abertzaleak- Nacionalistas Vascos taldearen bozeramailea.

Arantxa Tapia Otaegi

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua

  • Industria Ingeniaria. Berezitasuna Argindar alorrean.
  • Cum Laude Doktoratua Nafarroako Unibertsitatean. 1992.

Esperientzia

  • Nafarroako Unibertsitatean Ingeniaritza Eskolako Irakaslea. 1987-1992.
  • UPV-EHUren Unibertsitate Eskolako Katedraduna. 1995-2005.
  • Hiru urtetan, Massachusetts-eko MIT-en "Invited Lecturer" (Irakasle gonbidatu).
  • Kudeaketa lanak egin izan ditu, besteak beste , Iberdrola, Indar, Lasa eta Eustek, Gikesa, LAPTON eta JEMA enpresentzat.
  • Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herrilan Sailburuordea. 2005-2007.
  • Mugikortasun eta Lurraldearen Antolamendu arloko Foru Diputatu, Gipuzkoako Foru Aldundian.
  • Gipuzkoako Batzar Nagusietan Berrikuntza Batzordeko Presidentea.
  • EAJ-PNVren diputatua Kongresuan. 2011-2012.
  • 2011 urtetik aurrera EAJ-PNVren Diputatu Kongresuan. Ekonomia eta Lehiakortasun , Sustapen, Defentsa, Hezkuntza eta Kirola, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen, eta Gaigabetasun alorrerako Politika Integralen Batzordeetan.

Angel Toña Goenaga (2015/02/10)

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua

  • Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea. Deustuko Unibertsitatea.

Esperientzia

  • Deustuko Unibertsitateko irakaslea (1978-2015).
  • Lan Harremanen Kontseiluaren bitarteko eta bateratzaile lan gatazketarako (1990-2015).
  • Eusko Jaurlaritzako Laneko sailburuordea (1991).
  • Euskal Irrati Telebistako administrazio kontseiluaren kide (1989-1991).
  • Enplegu zuzendaria Eusko Jaurlaritzako Lan Sailan (1980).
  • Enpleguko idazkari teknikoa Eusko Kontseilu Nagusian (1979-1980).

Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida

Ogasun eta Finantzetako sailburua

  • Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna.
  • Deustuko Unibertsitateko Praktika Juridikoko Eskolako diplomaduna.
  • Hizkuntzak: Euskara eta frantsesa

Esperientzia

  • Letraduna, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusian.
  • Legebiltzarkidea, Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak –Nacionalistas Vascos taldean (2005-2012).
  • Senataria (1996-2004).
  • Diputatua, Kongresuan (1996-2004).
  • Aholkulari juridikoa, Lehendakaritzan (2004-2005).
  • Jarduneko abokatua (1983-1984)

Cristina Uriarte Toledo

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua

  • Kimika Zientzietan Doktorea.

Esperientzia

  • Donostiako Kimika Fakultateko Irakaslea.
  • EHU/UPVko Gipuzkoako Kanpuseko Kanpo Harremanen arduraduna. 1999.
  • Gipuzkoako Kanpuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria. 2001.
  • Espainiako Kimika Elkarteko Kidea.
  • Donostiako Egitasmo Estrategikoko Batzorde Betearazleko kidea (2004-2008).
  • 2008 urtetik Donostiako Egitasmo Estrategikoko Presidentea.
  • Gipuzkoako Kanpuseko Erretoreordea 2004 urtetik.

Estefanía Beltran de Heredia Arroniz

Segurtasuneko sailburua

  • Nekazaritza Ingeniaritza

Esperientzia

  • Entzia eta Iturrieta Partzuergoko Gerentea. 1989 urtetik aurrera orain arte.
  • Arabako Batzar Nagusietako Prokuradorea. 1985.
  • Eusko Legebiltzarkidea. 1995-2007.
  • Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Diputatua.2007
  • Eusko Legebiltzarkidea. 2012

Jon Darpón Sierra

Osasuneko sailburua

  • Medikuntzan Lizentziatua UPV/EHUn. Familia eta komunitateko Medikuntzan espezialdua.
  • Lehen arretan gradu-ondoa Newcastle Unibertsitatean.

Esperientzia

  • Larrialdietarako Osagile Galdakaoko eta Gurutzetako Erietxeetan. 1989-1993.
  • Gurutzetako Erietxean Transplanteetarako Koordinatzailea. 1983
  • Gurutzetako Erietxean Kirurgi Zerbitzuetarako Zuzendariordea.1996.
  • Zuzendari Mediku Txagorritxu Erietxean. 1997.
  • Osakidetzako Osasun Arreta Saileko Zuzendaria. 1999.
  • Basurto Erietxeko Zuzendari Gerentea. 2005.
  • Vicente San Sebastian eta Virgen Blanca IMQ-ko kliniketako Zuzendari Gerentea.2010.
  • Zorrozaurreko IMQko Zuzendari Nagusia. 2012.

Ana Oregi Bastarrika

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua

  • Arkitektoa – Nafarroako Unibertsitatea 1991.
  • Diplomaduna Hirigintza Zuzenbidean.

Esperientzia

  • Gasteizko Udalaren funtzionarioa. Hirigintza alorrean 1991tik.
  • Eusko Jaurlaritzak Araban duen Etxebizitza ordezkaria - 2000
  • Eusko Jaurlaritzaren Uren zuzendaria -2001.
  • Eusko Jaurlaritzaren Lurraldearen Antolamendurako sailburuordea – 2005 .
  • Unesco Etxeako sailburuordea - 2009.

Juan María Aburto Rike (2012/12/17-2015/02/10)

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua

  • Zuzenbidean lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean.
  • Hizkuntzak: euskara eta ingelesa

Esperientzia

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Saileko Foru diputatua (2011-2013).
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Foru diputatua (2003-2007 eta 2007-2011) .
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Erregimen Juridiko eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusia (1994-2003).
  • Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko zerbitzu-zuzendaria (1991-1994).
  • Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa.